RONDA DELS CIMS, ANDORRA

Gaurkoan, Andorrako Ronda Dels Cims (170 km + 13.500 d+) ultratrailaren inguruko kronika mamitsu bat dakarkizuet, Andoni Barañano kirolariaren eskutik. Bera zornotzarra da, 24 urte ditu, irakaslea da eta mendia du pasiorik handiena. Duela urte urte ingurutik, probetan parte hartzen hasi zen, eta jarraian konturatu zen bera distantzia luzeetako “ultrero”-a izan behar zela, eta horretarako behar den grina eta kemena lantzen hasi zen.

Hoy os presento la Ronda Dels Cims (170 km + 13.500 d+), el ultratrail más duro de Andorra, mediante la crónica de uno de sus participantes, el deportista Andoni Barañano. Un profesor de 24 años de Zornotza (Vizcaya), con una gran pasión: la montaña. Hace tres años, comenzó a participar en las pruebas de montaña, y al poco, se dió cuenta que las carreras de larga distancia eran su fuerte y que él tenía que ser un “ultrero”.  Por lo tanto, empezo a desarrollar la diciplina que ello requiere.

PERFIL RONDA DELS CIMS 2015 (Large)

Egun, trailrunner aparta da, eta bere denboraldiko erronka nagusiena bikain gainditzeaz datorkigu gurera. Hain zuzen ere, 11. postua erdietsi baitu Ronda Del Cims ultratrail gogorrean. Hona hemen, kilometro guzti horiek berarekin gogoratzeko aukera.

Hoy en día, es un trailrunner consolidado que llega de aprobar con nota su gran reto de la temporada, puesto que logró terminar la Ronda Dels Cims en 11.posición. Aquí teneís, la oportunidad de recordar todos aquellos kilómetros junto a las emociones vividas desde el dorsal. Capaz de poner los pelos de punto a más de uno ¡No tiene desperdicio!

ESKERRIK ASKO, ANDONI!!!

ANDONI ULTRA (Large)

Lehenik, euskeraz duzue kronika guztia, eta beherago, osorik gaztelaniaz.

En primer lugar, podeís encontrar la toda la crónica en euskera/vascuence, y más abajo, entera en castellano.

EUSKERAZ / EN EUSKERA

Ekainak 25, osteguna. Ordino herrira hurbildu nintzen nire lagun Iñaki eta Aitorrekin dortsala hartzeko asmoarekin. Bertara heldu eta joan den urteko oroitzapenak etorri zitzaizkidan burura. Zapore gazi gozoarekin geratu nintzen aurreko urtean, 120 km-an lasterketa bertan behera utzi behar izan nuelako, urradura batzuk zirela eta. Hala ere, ibilbideaz asko gozatu nuen.

Dortsalaren bila  polikiroldegi barrura sartu eta lasterketa aurreko urduritasunak nabaritzen hasi nintzen. Ez dakit lasterketako gazteena nintzelako edo hainbat “pro” ikusi nituelako, baina egia esan nahiko urduri eta deseroso sentitu nintzen momentu hartan. Beraz, lasterketako poltsak prestatu, dortsala hartu eta di-da batean alde egin genuen bertatik.

Ekainak 26, barikua. Heldu zen eguna, hainbat hilabeteetan prestatzen ibili nintzen lasterketaren eguna. Egia esan, lasterketa aurreko gauean normalean lo egiten dudana baino lo gehiago egin nuen, hala ere, ordu gutxi izan ziren, 5 ordu besterik ez.

6.45 ziren eta irteeran prest nengoen erronkari aurre egiteko. Pelotoiaren erdian kokatu nintzen beti bezala.  Urduritasuna giroan nabaritzen zen, begiradak, arnasketa sakonak, urduritasun jauziak, luzaketak … denok bagenekien zeri egiten genion aurre. Ibilbideaz aparte, eguraldiak ere ez zizkigun gauzak erraz jarriko, 30 graduko tenperatura iragarrita zegoen eta.

Irteera aurreko azken minutuak, lasterketako musika, taupadak ahoan, jendearen oihuak, petardoak, … [bufff]. Azken segundoak, 5.., 4…, 3…, 2… 1…. GO!

Ordinotik barrena korrika hasi ginen mendiko bide txiki batetik sartu arte. Hemendik eta hurrengo anoa gunera 20 km genituen, baina ia 1500 metroko desnibelari aurre egin behar genion. Lasaitasunez hartu nuen, tipi-tapa erritmoa galdu barik. 12 Kilometroko igoerari aurre egin ondoren bikiak igotzeko sentsazioa nabaritzen nuen. Agian, aurreko astean izandako gain kargagatik izan zitekeen. Hemen asko arduratu nintzen, neure parte hartzea arriskuan ikusten nuen eta oraindik hasi baino ez genuen egin. Beheranzkoari ekin eta Sorteny anoa gunera iritsi nintzen, 3 orduren ondoren. Bertan nire lagunak zeuden, eta nire kezkak transmititu nizkien. Normalean erabiltzen ez ditudan bikietako konpresiozko galtzerdiak erabiltzea erabaki nuen, eta bai, erabaki zuzena! Hortik aurrera sentsazioak eta baita nire aurpegia ere aldatu egin ziren. 38garren pasatu nintzen puntu honetatik.

ANDONI RONDA 2 (Large)

Hurrengo tontorrera hurbiltzean (portella rialp) Nerea Martinez Salomoneko korrikalari handiarekin topo egin nuen. 4 hitz, eta bere erritmoa jarraitzea erabaki nuen. Igoera gogorra gainditu eta beheranzkoari ekin genion, zapatilekin elur gune batean eskiatuta eta guzti, hura gozamena! Konturatu barik hainbat postu aurreratu genituen, hurrengo anoa gunera (Arcalis) 25. postuan helduz (5 ordu eta 30 min).

Bertan zerbait jan, ondo hidratatu eta eguzkitako krema ematen nengoen bitartean, Nereak ziztu bizian alde egin zuen, F1 kotxeak bezalako pit stop bat egin zuen, ikaragarria! Berarekin jarraitzeko nahian, nire eskuetako janaria ahoan sartu nuen ahal izan nuen bezala eta ospa egin nuen bere atzetik.

Clot de Cavall gogorra igota, lasterketako tontorrik altuenari aurre egin genion, Comapedrosa (2946 metroko altuerarekin). Aurretik genuen malda, edonori arnasa kentzeko modukoa zen: 2,6 km + 800m. Hortik aurrera lasterketa osoan nire kezkarik nagusiena izango zena agertuko zen, arnasketa. Orduantxe konturatu nintzen aklimatazioak duen garrantziaz (urte honetan ezin izan dut altuerako entrenamendurik egin, eta nabaritu izan nuen igoeretako puntu altuetan). Kostata baina tontorrera heldu nintzen Nerean erritmoa jarraituta, zenbait momentutan arnasa hartu ezinik. Jaitsiera gogorrean laku izoztuen artetik pasatu eta Refugi Comapedrosara heldu ginen, 9 ordu eta 55 minutuko denborarekin.

Hortik aurrera tontor pare bat igo, Portella Sanfons eta Bony la Pica, eta  Margineda arte heltzeko jaitsiera brutala egin behar izan genuen, 7 km -1400m. Nerea gogor jaisten ikusi nuen. Banekien ze jaitsiera zen, beraz, erritmoa mantsotu eta lasaiago joatea erabaki nuen, Nerea joaten utziz. Lasterketa aurretik nuen ideia, jaitsiera tekniko hau egunez egitea zen ( joan den urtean gabaz egitea tokatu zitzaidan), beraz, pozik nengoen, pentsatutakoa ondo zihoalako.

Marginedara heldu eta han zeuden nire lagunak, oso pozik, animoak ematen. Bertan lehenengoz egin nahi izan nuen gauza oinak airean eukitea izan zen. Margineda arte egindako ibilbide osoan zehar oinak bustita izan nituen, beraz,  oso egosita nituen, egin zuen beroagatik eta mendian zegoen ur guztiagatik. Ez nekien 100 km gehiago iraun zezaketenik, baina badaezpada, baselina pixka bat bota eta galtzerdiz aldatu nintzen. Denbora asko galdu barik, pasta apur bat jan, frontala jarri eta Marginedako polikiroldegitik alde egin nuen  sailkapenaren 20 postuan, 15 ordu eta 36 minutuko denborarekin.

Egun osoan gaua heltzeko desioan eta gainean genuen jada. Momentu hartatik aurrera, erritmoa igotzea erabaki nuen. Egun osoko beroaren ondoren, gaueko freskotasunak indarrak eman zizkidan aurretik genituen mendiei aurre egiteko. Beraz, gaua aprobetxatu nahi izan nuen, gero egunez egingo zuen beroarekin km gutxiago egiteko.

Coma Bella refugiora heldu nintzen gaueko 1etan. Bertan Nerea Martinezekin berriz ere topo egin nuen. 15. Postuan nindoan eta postu horri eusteko nahian, arin jatea eta edatea erabaki nuen Nerearekin batera Pic Negreko igoera luzeari  aurre egiteko (12 km).

Tontorrera helduta arnas falta sentitu nuen, indarrez ondo nindoan baina aklimatazio faltaren kontu hark ez ninduen barruan nuena ematen uzten. Hala ere, berari itsatsita jarraitu nuen. Lasterketaren puntu hartan konturatu nintzen, zein gogorra den Nerea, Nafarren “kasta”-ren esaera famatua emakume honekin baieztatzen da.

Momentu hartatik aurrera,  aurrera egitea erabaki nuen. Gabako orduak aprobetxatu nahi nituen, eta Nerea atzean utzita Claror anoa gunera iritsi nintzen goizaldeko 5.30etan 15.postuan. Han jendea lotan ikusi nuen, eta beste bat ere “zombi” lez anoa gunetik barrena, nekeak eta deshidratazioak jota. Txarto dago esatea, baina besteen ez beharrek moral plus bat eman zidan, izan ere, nire burua ondo ikusteak lasterketari gogotsu aurre egiteko indarrak eman zizkidan.

Zerua argitzen hasi zen Claror-etik irteterakoan, inguru hura UNESCO-k “interes handiko zonalde” bezala izendatu zuen beraz, imajina ezazue toki hura goizeko ordu horietako koloreekin, nekez ahazten diren momentu horietakoa bizi izan nuen.

Kilometroak aurrera egin ahala, Illa-ko refugiora heldu nintzen (120 km). Pasa den urtean bertan erretiratu nintzen. Bolondresek nire aurpegia gogoratzen zuten, asko sufritu bainuen bertan aurreko edizioan, eta aurten eurekin momentu haiek gogoratzea, elkarrekin besarkatzea, eta barre batzuk botatzea, lasterketan gehien hunkitu ninduten momentuak izan ziren. Gainera, bertan zegoen medikuari datorren urtean lasterketa bukatuko nuela zin egin nion, eta nire hitza betetzeko nahian han nengoen berriz ere. Gauzak horrela, hauek izan ziren nire oroitzapenean geldituko diren bere azken hitzak: ¡Qué duros sois los vascos!

Pas de la Casa, 130 km-a. 28 ordu eta 11 minutu lasterketan. 12. postua. Izugarrizko beroa egiten zuen eta anoa gune hartan ez nekien zenbat meloi zati jan nituen, kontua ere galdu nuen! Galtzerdiak kendu eta hara zelako panorama! oin azpiak zuri-zuri, egosita, ampollaz beteta. Nire lagunak arduratu egin ziren, baina lasaitu egin nituen, nahiz eta mina izan helmugara arte jasango nuela esan nien. Berriz ere protokolo berdina: baselina eta galtzerdi aldaketa, eta errezatu kontua txarrera joan ez zedin.

ANDONI RONDA 3 (Large)

40 km aurretik nituela Pas de la Casa-tik alde egin nuen. Hurrengo tontorra Pas de las Vaques. Bide malkartsua, deserosoa. Oinak sufritzen zeuden, baina beste zerbaitetan pentsatzen saiatu nintzen, min hura jasangarriagoa izateko. Urrunean korrikalari bat ikusi nuen, sufritzen zegoen, beraz, nire bastoiak gogor hartuta maldan gora erritmo onean igotzea erabaki nuen korrikalari hura harrapatzeko. Oinetako minaz ez pentsatzeko nuen erremedio bakarra beste korrikalariak harrapatzea zen. Behin harrapatuta, tontorrera heldu eta Incles-erarte jaitsiera egin nuen. Jaitsiera teknikoa, cuadricepsak eta oinak behartzekoa, baina atzeko korrikalariari errenta atera nahi nion, orduan ez minik ez ezer, aguantatu eta behera arte egurra eman behar. Incles-era 31 ordu eta 26 minutuko denborarekin, 11.postuan.

2 tontor besterik ez ziren geratzen lasterketa bukatzeko. Eta motibazio harekin lehenengoari ekin nion. Profila ikusita tontor erraza ematen zuen, baina ez zen hala izan. 2 malda gogor biltzen zituen tontorra zen Cresta Cabana. Momentu hartan sufritzen hasi nintzen. Nire erritmoa mantsotzen hasi zen, zonaldea oso teknikoa zen eta harri txikiena ere nabaritzen nuen oinetan. MP3-a piztu nuen eta musika entzuten hasi nintzen momentu gogor haiek pasa zitezen. Momentu haiek ezagunak egiten zitzaizkidan (beste lasterketa batzuetan bizi izan ditut halakoak), eta banekien denborarekin txakalaldiek ere euren bukaera dutela.

Coms de Jan anoa gunea pasatu eta azken tontorra geratzen zitzaidan. Sufritzen jarraitzen nuen, baina psikologikoki egoerari buelta ematen saiatu nintzen eta indarrak ez nituen lekutik aterata, aurre egin nion azkeneko malda gogorrari. Tontorrera heldu orduko, garrasi handi  bat irten zitzaidan pozaren pozez: ostia!! Bengaaa!!!

Orduantxe konturatu nintzen lasterketa bukatzea posible zela. 17 km falta zitzaizkidan, oinak hondatuta nituen baina ez zitzaidan ardura, nire burua Ordinon jarrita nuen. Momentu hartatik aurrera dena ematea erabaki nuen. Falta zen guztia aldats behera zen, beraz, geratzen zitzaidan gasolina apurra erretzera abiatu nintzen.

ANDONI RONDA DELS CIMS (Large)

Azkeneko anoa gunean, Sispony (158 km-a), 11.postuan heldu nintzen, 36 ordu eta 3 minutuko denborarekin. Bertan, 10. Sailkatuarekiko erreferentziak eman zizkidaten, 4-5 minutu. Hura entzutean nire sen konpetitiboena piztu zitzaidan eta ez nuen ia ezer jan ezta edan, aurretik nuen Holandarra harrapatzean bakarrik pentsatzen nuen. Anoa gunea ziztu bizian pasatu nuen.

Harrigarria bazen ere, nire gorputzak gogor eusten zion egoerari eta indartsu joatea ahalbidetzen zidan. Indartsu nindoan momentuz, oinetako mina aguantatuz, nire ustez erritmo onean. Erreferentzia gehiago pasatu zizkidaten bidetik: 2 minutu!! Top 10-a bertan nuen. Baina nire erritmoa pixkanaka itzaltzen joan zen, oinetako mina jasangaitza bihurtzen joan zen. Korrika egiten saiatzen nintzen baina ez nuen minutu bat baino gehiago irauten gelditu barik. Helburua alderantzizkoa bihurtu zen, nire postua mantentzen saiatu behar nintzen.

Ordino herria heldu nintzen, jendez gainezka zegoen herria. Speaker-a nire izena aipatzen entzun nuen… eta izugarrizko korapiloa nuen tripan. Azken 100 metroak, pasilloa, helmugaren arkua eta…  lortu dut! Azkenean helmugan!!  11. Sailkapen orokorrean, 37 ordu eta 39 minutu!

Denbora guzti hartan sufritzen, gozatzen, borrokatzen … baina batez ere nire aukeretan eta nigan sinesten! Irribarre handi batekin amaitu nuen lasterketa hura, ez sailkapenagatik ezta egindako denboragatik ere, baizik eta lasterketa honek atal pertsonalean emandako guztiagatik.

Horrexegatik, proba honek nire oroitzapenen bilduman toki berezi bat izango du. Hurrengora arte Andorra!

Ez dut lerro hauei amaiera eman nahi nire lagun Aitor Sola eta Iñaki Ibarrari eskerrak eman barik: eskerrik asko zuen animoekin aldaparik gogorrena jasangarriagoa bihurtzeagatik, eskerrik asko zuen animoekin gaurik luzeena ere laburragoa egiteagatik, eta eskerrik asko momentu gogorrenetan irribarre bat ateratzeagatik. ESKERRIK ASKO!

GAZTELANIAZ / EN CASTELLANO

25 de junio, jueves. Me acerque al pueblo de Ordino, junto a mis amigo Aitor e Iñaki, con la intención de recoger mi dorsal. Al llegar a Ordino, los recuerdos del año pasado me empezaron a inundar la cabeza. Acabe con una sensación agridulce, ya que pese a tener que abandonar la carrera por unas rozaduras disfrute muchísimo del recorrido.

Al entrar al polideportivo a por el dorsal, empecé a sentir los nervios anteriores a la carrera. No sé si seria porque era el corredor más joven de la carrera o porque había visto a algún que otro “pro”, pero a decir verdad en ese momento me sentí bastante nervioso y a disgusto. Por lo tanto, preparamos las bolsas de la carrera, cogimos el dorsal y nos marchamos a toda prisa.

26 de junio, viernes. Había llegado el día, el día que había estado preparando durante los últimos meses. A decir verdad, la noche anterior a la carrera dormí más que de costumbre, aun así no fueron más que 5 horas.

Eran las 06:45 y estaba en la salida preparado para enfrentarme al reto. Me coloque en el medio del pelotón como de costumbre. El nerviosismo se palpaba en el ambiente, miradas, respiraciones profundas, saltos nerviosos, estiramientos…todos sabíamos a lo que nos enfrentábamos. Aparte del recorrido, la meteorología no nos pondría las cosas fáciles, ya que estaban previstas temperaturas superiores a los 30 °C.

Últimos minutos antes de la salida, la música de la carrera, las pulsaciones en la boca, los gritos de ánimo de la gente, petardos… [bufff]. Últimos segundos, 5..,4..,3..,2..,1..,GO!!

Empezamos a correr por las calles de Ordino hasta adentrarnos en un pequeño camino forestal. Teniamos 20 km hasta el siguiente punto de avituallamientos, pero teníamos que hacerle frente a un desnivel de 1500 metros. Me lo tome con tranquilidad pero sin perder el ritmo. Tras enfrentarme a una subida de 12 kilómetros tenía la sensación de que se me subían los gemelos. Podía ser por la sobrecarga de la semana anterior. En ese momento me preocupe muchísimo, porque veía peligrar mi continuidad en la prueba y esta no había hecho más que empezar. Emprendí el descenso y llegue al punto de avituallamiento de Sorteni, tras 3 horas. Allí estaban mis amigos, a los que trasmití mis preocupaciones. Decidí utilizar las medias de compresión que no suelo utilizar, y si, acerté!! De ahí en adelante las sensaciones, incluso mi cara cambió. Pase en el puesto 38 por ese punto.

RONDA ANDONI 4 (Large)

Acercándome  a la siguiente cima (Portella Rialp) coincidí con la gran corredora de Salomon Nerea Martinez. 4 palabras, y decidí seguir su ritmo. Tras superar la dura subida emprendimos el descenso, incluso esquiando con las zapatillas en una zona nevada, que gozada!!Sin apenas inmutarnos, habíamos adelantado varias posiciones, llegando al siguiente punto de avituallamiento (Arcalis) en el puesto 25 (5 horas y 30 min).

En este punto comí algo, me hidrate bien y mientras me estaba dando la crema solar, Nerea ya se había marchado, había echo un  pit stop  como los de la F1, terrible!! Con la intención de seguir la carrera con ella, me meti la comida de las manos a la boca y salí pitando tras ella.

Una vez subida la dura cima de  Clot de Cavall , emprendimos al ascenso de la cima más alta de la carrera, Comapedrosa (con una altura de 2946 metros ). La ascensión a la que nos enfrentábamos era capaz de cortar la respiración a cualquiera, 2’6 kilómetros y +800m de desnivel. De ahí en adelante aparecería la que sería la gran preocupación de la carrera, la respiración. Entonces me entere de la importancia que tiene la a climatización (este año no he podido hacer entrenamientos en altura, y he notado esto en los puntos altos de las subidas). Me costó pero conseguí llegar a la cima siguiendo el ritmo de Nerea, en unos momentos incluso me faltaba el aire. En el duro descenso pasamos entre lagos helados y llegamos al Refugi Comapedrosa, con un tiempo de 9 horas y 55 minutos.

Después subimos las cimas de Portella Sanfons y Bony la Pica, y para llegar a la Margineda tuvimos que enfrentarnos a un brutal descenso de 7 kilómetros y -1400 meteos de desnivel. Vi a Nerea bajar con fuerza. Sabia cual era la bajada, por lo que decidí bajar el ritmo dejando a Nerea irse hacia delante. La idea que tenía antes de la carrera era hacer esta bajada técnica de día (el año anterior la hice de noche), entonces estaba contento, el plan iba sobre ruedas.

Llegue a la Margineda,  allí estaban mis amigos, muy contentos, dándome ánimos. Lo primero que quise hacer fue airear los pies. En todo el trayecto hasta la Margineda había tenido los pies mojados, por lo que los tenia completamente cocidos ya que hacia muchísimo calor. No tenía claro si durarían 100 km más, y por si acaso me eche vaselina y me cambie de calcetines. Sin perder mucho tiempo, comí pasta, e puse la frontal eta me marche del polideportivo de Margineda en la 20. posición, con un tiempo de 15 horas y 36 minutos.

Llego el esperado momento, la ansiada noche. Desde aquel momento, decidí subir el ritmo, puesto que durante todo el día hizo un calor sofocante, y la frescura de la noche me dio fuerzas para hacer frente a todos las cimas que teníamos por delante. Por lo tanto, aproveche la noche para hacer los máximos kilómetros posibles y así, restar distancia durante el día.

A la 1 de la mañana, llegue al refugio de la Coma Bella  dónde me reencontré con Nerea Martínez. En ese momento, iba en el 15 puesto y decidí comer y beber rápido para subir con Nerea el temible ascenso de 12 kilómetros al Pic Negre.

Al llegar a la cima note falta de respiración, y aunque iba bien de fuerzas, el tema de la falta de aclimatación no me dejaba dar todo lo que tenia dentro, sin embargo, seguí con ella para adelante, y fue en ese instante cuando pensé: que dura es Nerea, con ella el refrán de  especial “casta” de los navarros ¡se cumple al pie de la letra!

Desde aquel momento, decidí avanzar y aprovechar al máximo la noche. Llegue al avituallamiento Claror a las 5:30 de la mañana, en el 15 puesto. Allí vi a mucha gente dormida, desorientada, algunos parecían hasta “zombis”. Al fin y al cabo, estragos del cansancio y la deshidratación. Y aunque no sea políticamente correcto decirlo, esa desorientación de los demás, me dio un plus de moral para seguir adelante y tener fuerzas para afrontar todo lo que se presentara.

Al salir de allí, el cielo empezó a alumbrarse y junto a él, mis ojos también. Aquel lugar era nada más y nada menos que, “Patrimonio de la Humanidad”, por lo tanto, os podéis imaginar que disfrute fue aquello para los sentidos. Uno de esos momentos que difícilmente podre olvidar.

A medida que avanzaba, llegue al temido lugar, el refugio de Illa, dónde el año pasado me retire. Sufro mucho allí y los voluntarios me recordaban. Viví con ellos momentos cruciales: rememoramos el sufrimiento del año pasado, nos abrazamos y nos echamos unas cuantas risas. Además, a un médico que había allí le prometí que el próximo allí volvería y acabaría la prueba, y allí estaba un año más, dispuesto a luchar contra viento y marea. Él se alegro mucho al verme y cuando me iba me despedía me dijo lo siguiente: ¡Qué duros sois los vascos!

Pas de la Casa, kilómetro 130. 28 horas y 11 minutos de carrera. Puesto 12. Hacía un calor terrible y perdí la cuenta de la cantidad de melón que pude comer en el avituallamiento. Me atreví a quitarme los calcetines, y… ¡vaya panorama! Tenía los pues súper blancos, cocidos y llenos de ampollas. Mis amigos se preocuparon, pero yo les tranquilice diciéndoles que aguantaría hasta meta. Por lo tanto, volví a repetir el protocolo anterior: vaselina, cambio de calcetines y a rezar que no fuese a peor.

DCIM100GOPROGOPR0099.

A falta de 40 kilómetros de Pas de la Casa, seguí adelante para afrontar la próxima cima, Pas de las Vaques. Era un terreno escabroso e incomodo. Mis pies sufrieron mucho, pero intente evadirme y pensar en otras cosas para así, sentir menos dolor. A lo lejos, vi a un corredor que estaba sufriendo mucho, y decidí subir el ritmo acompañado de mis bastones para alcanzarlo. Puesto que, la única manera de olvidarme del dolor era competir. Una vez alcanzado, llegue a la cima y me disponía a bajar a Incles. Una bajada técnica, en la que mis cuádriceps y pies sufrieron mucho, pero la ventaja que le saque al corredor anterior, me ayudo a aguantar y a seguir dando guerra.

Incles. 31 horas y 26 minutos. Puesto 11. Únicamente quedaban dos cimas para llegar a la ansiada meta, y con esa motivación me adentre en la subida de una de ellas. En un primer momento, el perfil no parecía complicado, pero más tarde me daría cuenta que no era así, puesto que la cima de Cresta Bana albergaba dos duras pendientes. Fue en ese momento cuando comencé a sufrir, mi ritmo disminuía, y hasta la piedra más pequeña se convertía en un abismo. En aquel momento, decidí encender el MP3 y evadirme entre las notas de las canciones.

Una vez pasado el punto de avituallamiento de Coms de Jan  solo me faltaba la última cima. Seguía sufriendo, pero trate de darle la vuelta a la situación psicológicamente, y sacando fuerzas de donde no había me enfrente a la última ascensión. En cuanto llegue a la cima me salió un enorme grito de felicidad de lo más dentro de mí: ostia!! Bengaaa!!!

En ese momento me di cuenta de que era posible acabar la carrera. Me faltaban 17 kilómetros, tenía los pies destrozados pero no me importaba, tenía mi cabeza puesta en Ordino. Decidí darlo todo. Todo lo que faltaba era cuesta abajo por lo que decidí quemar la poca gasolina que me quedaba.

Llegue al último punto de  avituallamiento Sispony (158 km-a), en 11. posición, con un tiempo de 36 horas  36 y 3 minutos. Allí me dieron la referencia del decimo clasificado, 4-5 minutos. Al oír eso se encendió en mi interior mi parte más  competitiva, sin apenas comer ni beber nada salí a la carrera a por el Holandés que ocupaba la decima posición.

Increíble, mi cuerpo se mantenía fuerte y respondía a la perfección, posibilitándome ir con fuerza. Me pasaron más referencias por el camino: ¡2 minutos! Tenía el top 10 al alcance de mis manos. Pero mi ritmo iba apagándose poco a poco, y mi dolor de pies se hacía insoportable. Intentaba correr, pero no duraba un minuto. En ese momento mi objetivo cambio, al de intentar mantener la onceava posición.

ANDONI RONDA (Large)

Entre en Ordino, el pueblo estaba a rebosar. Oía al speaker nombrándome… ¡menudo nudo en el estomago! Últimos 100 metros, pasillo, el arco de meta y… ¡Lo conseguí! Por fin en meta. ¡Puesto 11 en la clasificación general en un tiempo de 37 horas y 39 minutos!

Todo ese tiempo sufriendo, disfrutando, peleando…pero por encima de todo, ¡creyendo en mí y en mis posibilidades! Acabe la carrera con una enorme sonrisa, y no por la clasificación, ni por el tiempo conseguido, sino por ¡todo lo que me había dado la carrera en el plano personal!

Por ello, esta carrera tendrá siempre un hueco en mi currículum de recuerdos. ¡Hasta la siguiente Andorra!

Por último, no quisiera poner fin a estas palabras si antes agradecer a mis amigos Aitor Sola e Iñaki Ibarra todo su apoyo. Gracias por vuestros ánimos, gracias por hacer que hasta las cuestas más duras, se hiciesen más amenas, gracias por acortar las noches más largas, y gracias por inventar sonrisas en los peores momentos. ESKERRIK ASKO!

 

 

Comments are closed.