ARAMOTZ: MENDI LASTERKETA | CARRERA POR MONTAÑA

Kaixo!!

GOPR9165

Garai gogor hauetan, kirol ekitaldiak bigarren mailan batean gelditzen diren arren, hauek pandemiaren segurtasun neurriei egokituz gero, mendizaletasunaren jai handi batez gozatzeko beta ere badugu. Zalantzarik gabe, noizbehinka beharrezkoa baitugu koronabirusaren inguruko datuez aldendu eta bestelako gauzekin ere ilusioa mantentzea. 

——–

Es indudable que estamos viviendo una época muy complicada en el que la pandemia del coronavirus ha cambiado completamente nuestras vidas y que las carreras y las pruebas deportivas han quedado en un segundo plano, sin embargo, si se toman todas las medidas de seguridad y se establece el protocolo adecuado se puede disfrutar de una gran fiesta.

IMG_8449

IMG_8554

IMG_8421

IMG_8285

IMG_8206

IMG_8289

IMG_8558

IMG_8305

IMG_8184

IMG_8237

Hortaz, pandemiari egokituz, Zornotza Mendi Taldeak hainbat neurri eta jarraipen zehaztu ditu proba gauzatu ahal izateko eta osasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko, eta behin proba igarota asmatu dutela esan genezake, parte hartzaileek beraiek goraipatu baitute egindako lana. Aurten, irteera eta helmuga tokiaren lekualdatzea izan dugu, Behe Kanpalekua Jauregibarria landetan jarriz, toki zabala baita jende pilaketak ekiditeko. Bestalde, korrikalari bakoitzak bere irteera-ordutegia izan du eta 30 segundoko aldearekin atera dira, erlojupeko formatuan. Irten arte, musukoa jantzita izan behar dute, eta irten ondoren ere, aldean eraman behar izan dute, noiznahi eta edozer gertatuta ere, jantzi ahal izateko. Ikusleen artean ere, pilaketak emanez gero, Belatxikieta inguruan, esaterako, musukoa jartzea eta distantzia mantentzea gomendatu dute antolatzaileek korrikalariak aldamenetik pasatzen diren bitartean. Aurten, ibilbide laburra soilik eskaini da, ez pentsa, hala ere, laburra izateagatik errazagoa izan denik, Aramotzeko 17 kilometroak eta 1.000 metroko desnibel positiboa teknikoak eta exijentzia maila dezentekoak baitira. 

——–

A pesar de la complciada época de pandemia que estamos viviendo, Zornotza Mendi Taldea ha conseguido establecer un protocolo muy acertado que ha permitido disfrutar de una gran fiesta respetando todas las medidas de seguridad. Entre las novedades que han implantado este año, destacaríamos el cambio de la salida y la llegada que ha pasado al Parque de Jauregibarria, un espacio amplio en el que se evitan las aglomeraciones. El formato contrarreloj que permite salir a cada corredor con 30 segundos de diferencia. Hasta el momento de la salida, cada corredor deberá llevar la mascarilla puesta y guardarla durante la carrera, por si tuviese que ser intervenido. Entre los asistentes, el club ha recomendado mantener la distancia de seguridad y hacer uso de la mascarillas en lugares con gran afluencia de gente, tales como, la cumbre de Belatxikieta. Además, este año, han propuesto un único recorrido de 17 kilómetros y 1.000 metros de desnivel positivo para facilitar el protocolo, sin embargo, no os penséis que por ello vaya a ser un recorrido más fácil, puesto que cualquier recorrido por la sierra de Aramotz es una propuesta técnica y completa.

IMG_8213

GOPR9173

IMG_8209

IMG_8550

IMG_8513

Eguraldia bidelagun izan dugu goiz guztian zehar eta mendizaletasunaz giro ezin hobean gozatzeko aukera eman digu, aspaldi ikusi gabeko ezagunak ikusteko poztasunak argi izpi bat eskainiz. “Polita bezain agonikoa izan da”, adierazi du Salomon taldeko Aritz Egea urretxuarrak lasterketa bezain pronto. Asier Larruzeak eta Oier Ariznabarreta goi mailako korrikalariek osatu dute podiuma. Emakumezkoetan ere, maila handia egon da, proba gutxi egon arren, sasoi betean daudela erakutsi dute. Graficas Sestao taldeko Sara Alonsok irabazi du eta Araitz Villak eta Eztize Duquek osatu dute podiuma.

——–

La meteorología ha acompañado en todo momento, regalándonos una mañana fenomenal en el que el buen ambiente y las ganas de compartir la misma afición nos han hecho olvidar, por un momento, la época que estamos viviendo. Un carrera rápida y exigente en el que Aritz Egea y Sara Alonso han demostrado estar al máximo nivel proclamándose campeones de la edición del año 2020. Asier Larruzea y Oier Ariznabarreta y Araitz Villa y Eztizen Duque han completado un pódium de lujo.

IMG_8157

IMG_8159

IMG_8293

IMG_8124-2

Ekitaldi berezia da oso niretzat, izan ere, estima handia diodan proba da; batetik, nire mendi taldeak antolatzen duelako, bestetik, nire herrian egiten delako, eta, azkenik, txikitatik igaro ditudan inguruak dituelako hizpide. 2007. urtean lehen edizioa egin zenetik, hainbat dira izan dituen gorabeherak. Brinean mendi elkarteak sortu zuen eta bost edizioren ondoren eta 2011. urtean, mendi lasterketen eta txapelketen artean sona handia hartu ondoren, desagertu egin zen proba. Sei urteren ondoren, ordea, Zornotza Mendi Taldeko hainbat kidek lekukoa hartu eta azken urteotan, Aramotz mendizerrak eskaintzen duen ibilbide teknikoaren eta herritarren partaidetzaren alde egin dute. Zorionaka ntolakuntzari festa eder hau antolatzeko izandako adoreagatik!

——–

Un evento especial al que le tengo especial cariño ya que comenzó a celebrarse en el año 2007 y en el 2011 fue su edición más exitosa y a partir de ahí desapareció hasta seis años después, que mis compañeros de Zornotza Mendi Taldea apostaron por recuperarlo y apostar por una gran fiesta en la que nuestro pueblo y los increíbles parajes que lo envuelven sean los grandes protagonistas. Zorionak a toda la organización por el gran trabajo. ¡Hemos disfrutado muchísimo!

GOPR9155

GOPR9178

GOPR9176

GOPR9149

PARTE HARTZAILEREN ARGAZKIAK, DESKARGATZEKO | FOTOGRAFÍAS DE LOS PARTICIPANTES, LISTOS PARA DESCARGAR

IMG_8188

                                         Ondo izan eta hobeto bizi!

                                                 ¡Disfruta de la vida!

IMG_8545

Amaia

🙂

Comments are closed.