MOKADU GOXOA… | DE UN BOCADO…

(En euskera | Euskeraz )

Egunotan, nere sukaldea sutan dago, inoiz baino denbora gehiago baitaukat errezeta berriak probatzeko eta erabakitzeko zeintzuk pasatzen diren hurrengo mailara eta zeintzuk ez; konfinamendua bukatzean geure egunerokoan zeintzuk egongo diren erabakitzeko, alegia. Eta, zinez… honakoak maila eman, eman duela eta nola gainera!!!!

‘On ekin nutrizio’ ko neskak (@on.ekin.nutrizioa) ikastaro batean eskainitako errezeta dugu, eta zuei gomendatzera natorkizue, izan ere, osagai guztiak biltzen ditu: erreza da, barazkiak ditu eta oso goxoa da eta mokadu batean jatea ahalbidetzen du. 

Hona hemen osagaiak eta dagokion prozedura:

  • Kuiatxoa
  • Urdaiazpikoa
  • Kipula
  • Piperrak
  • Gazta (ahuntz-gazta / mozzarella, …)
  1. Kuiatxo erdia laminatan ebagiko dogu argazkian ikus dezakezuen luzerarekin eta gainontzekoa zati txikietan moztuko dugu.
  2. Kuiatxo laminak plantxan kozinatuko ditugu.
  3. Piperrak eta kipula zati txikietan moztu eta kuiatxo zatiekin batera plantxan kozinatu.
  4. Kalabazin laminatuak bildu urdaiazpikoarekin eta gaztarekin batera (nik ahuntz-gazta sartenean kozinatu dut pixkat bat, ikaragarri gustatzen zaidalako horrela)
  5. Barazkiak irabiagailuarekin txikitu eta aldamenean jarri.

Gozatu!!

WhatsApp Image 2020-04-01 at 20.46.58

(En castellano | Gaztelaniaz )

Durante el confinamiento, mi cocina está que arde. Siempre me ha encantado cocinar, pero nunca he tenido tanto tiempo como ahora para hacerlo. Por lo tanto, me parece un momento perfecto para probar nuevas recetas y hacer una selección de las que merecen la pena y las que no. De esta manera, una vez haya finalizado el confinamiento, las propuestas /recetas que hayan pasado al siguiente nivel las podremos incluir en nuestro menu semanal. Y tengo que confesar que éste bocado que os presente hoy ha pasado con creces el examen. He seguido la receta de las chicas de ‘On ekin nutrizioa'(@on.ekin.nutrizioa) que nos la facilitaron en un curso de nutrición.

Ingredientes y elaboración:

  • Calabacin
  • Jamon serrano
  • Cebolla
  • Pimientos
  • Queso (de cabra /mozzarella… al gusto)
  1. Cortar medio calabacín en láminas y el resto cortarlo en daditos.
  2. Cocinar a la plancha las láminas de calabacín.
  3. Cortar en daditos los pimentos, la cebolla y hacerlos en la sartén junto a los daditos de calabacin.
  4. Enrollar los calabacines laminados con el jamón y el queso (lo he cocinado un poco en la sartén)
  5. Triturar las verduras y… ¡listo!

¡Disfrutarlo!

Amaia

🙂

Comments are closed.