ABADIÑO, AUZORIK AUZO / MARCHA DE ABADIANO

Lasterketek zabalkunde etengabean jarraitzen duten heinean, diziplina honetan aurrera egiten lagundu dieten mendi martxak ere ez dira atzean gelditzen. Izan ere, edozeinek pentsa lezake lehiaketaren zoramenarekin mendi martxek gainbehera nabarmena izan dutela, baina ez nuke horrela definituko. Ez behintzat Abadiño, auzorik auzo martxara hurbildu ondoren.

Mientras que las carreras por montaña siguen en un continuo crecimiento, las marchas que tanto han ayudado a este boom no se quedan atrás. Puesto que cualquiera podría pensar que con el auge que están teniendo las carreras, los marchadores están disminuyendo, pero yo no lo definiría así. No por lo menos, después de asistir a la marcha de Abadiano (Vizcaya).

Abadiño, auzorik auzo (1)

Goizeko bederatziak dira eta Gerediaga Auzoa jendez gainezka dago. Denbora dezente igaro da martxa batera ez nindoanetik, eta ez nuen uste horrenbeste jende hurbilduko zenik, baina igande honetan ez da inor ere etxean gelditu.

Son las nueve de la mañana y el barrio de Gerediaga está a rebosar.  Hacía mucho tiempo que no participaba en ninguna marcha y no pensaba que habría tanta gente, pero este domingo no se ha quedado nadie en casa.

Abadiño, auzorik auzo (2)

Abadiño, auzorik auzo (15)

Abadiño, auzorik auzo (16)

Abadiño, auzorik auzo (17)

Durangaldeko antolatzaileek bi ibilbide proposatu dizkigute; bata 17 km-koa, errepidetik Sagastara, eta bestea 19 km-koa Artolatik. Lehenak pista eta asfalto gehiegi duela kontuan hartuta, bigarrenaren mendi bideek erakarri gaituzte. Hurrengo erronkak prestatzeko entrenamendu ederra; izan ere, mendi martxetan sortzen den giroa ederra izaten da eta bakarrik entrenatzera ateratzea baino aukera askosaz hobea, gehienetan.

Los organizadores del Duranguesado nos han propuesto dos recorridos; uno de 17 km con más pista, que pasa desde la carretera hasta Sagasta, y el segundo más montañoso que pasa por Artola. Teniendo en cuenta la diferencia técnica nos hemos animado a la larga. Un buen entrenamiento para los próximos retos que tenemos en mente. Al fin y al cabo, las marchas son una forma de disfrutar tranquilamente de la montaña y poder hacer un entrenamiento completo con un recorrido ya programado. Además, todo ello acompañado de un ambiente sociable y saludable.

Abadiño, auzorik auzo (3)

Gainera, bidean zehar aspaldi probatutako saldarik gozoena eskaintzen badizute, zer esanik ez. Horrexegatik bakarrik merezi du Abadiñotik zehar murgiltzea eta herri polit honen txoko berriak ezagutzea.

Y que me decís… si además tenéis la oportunidad de probar uno de los mejores caldos? Solo por eso merece adentrarse en los barrios de Abadiano y conocer nuevos terrenos de este bonito pueblo.

Abadiño, auzorik auzo (5)

Abadiño, auzorik auzo (13)

Ilun esnatu da eguna, eguraldi kaxkarra egiten du, baina askotan horrelako egunak izaten dira mendian ibiltzeko aproposenak. Hala ere, entrenatzeko oso gogoko dudan Atxarte ingurua nahiko itzalita dago, hodei ilunengatik mehatxaturik. Beti bezain prestu eta ikusgarri, ordea. Gainera, aurreko egunean ere bertan izan ginen, eta hortaz, bi aurpegiak ikusteko aukera izan dugu 😛

El día amanece triste, con una temperatura poco acogedora y  con un ambiente de puro invierno, pero como sabéis, muchas veces son estos los mejores días para andar por la montaña. Sin embargo, uno de mis lugares de entrenamiento preferidos, como es la zona de Atxarte se muestra bastante apagado, amenazado por las oscuras nubes. Pero no por ello, flaquea de todo su esplendor. Además, el anterior día también estuvimos por allí, y por lo tanto, hemos podido gozar de las dos caras de la moneda.

Abadiño, auzorik auzo (7)

Abadiño, auzorik auzo (8)

Tarte batzuetan oinez gozatzen, gainontzekoetan arineketan / korriketan / arrapaladan / antxintxika / lasterkan. Martxek azken finean, ibilbide polit bat presiorik gabe egitea ahalbidetzen dute. Hala ere, dakigunez presiorik handiena norberak bere buruari jartzen diona da, eta horretaz ez gara martxetan ezta entrenamenduetan ere libratzen, jaja 😉

En algunos tramos gozar andando, en los restantes corriendo… las marchas al fin y al cabo, te dan la posibilidad de hacer un bonito recorrido sin presión alguna. Aunque, como sabemos, la mayor presión que solemos tener es la que nos ponemos a nosotros mismos, y de esa no nos libramos ni en las marchas ni en los entrenamientos, jaja 😉

Abadiño, auzorik auzo (11)

Abadiño, auzorik auzo (10)

Abadiño, auzorik auzo (9)

Zapatilak jantzi eta abiatu zaitezte martxetako lokatzetan barrena, panoramikaz eta gure mendiez gozatzen! Batzuetan –gehienetan- derrapatzen joango zarete, baina ez kezkatu, nahiz eta ez ikusi atzeko denak ere horrela datoz-eta. Mendiak ez du pribilejiorik eskaintzen, denok berdin tratatzen gaitu. Seguruenik, horrexegatik da horren berezia.

¡Calzaros las zapatillas y poner rumbo a esos terrenos de barro de las marchas y adentraros en las maravillosas panorámicas y vistas que ofrecen nuestros montes! A veces –mayormente-, iréis derrapando entre el barro, pero no os preocupéis, creerme que aunque no les veáis los de atrás también vienen igual. La montaña no ofrece ningún privilegio, nos trata a todos por igual. Probablemente, es por ello que es tan especial.

Abadiño, auzorik auzo (12)

Ondo izan eta hobeto bizi!

¡Disfrutar de la vida!

Abadiño, auzorik auzo (14)

Amaia

🙂

Comments are closed.