MUGARRAKO EKIALDEKO ERTZA | ARISTA ESTE DEL MUGARRA

Helloo!!

mendialdiak-mugarra

Mugarrako Ekialdeko Ertza

Ohiko bideez gain, badira mendi jakin batzuetara igotzeko beste era batzuk ere, gainera, mendia bere osotasunean ezagutzeko aukera eskaini, gozatu eta geure mugak ezagutzeko balioko digutenak. Horiek ertzak edota “aristak” dira.

Hemendik aurrera, honen antzerako hainbat publikazio ekarriko dizkizuet, ertzen atal berria estreinatzen dugu Mendialdiaken; era berean, zuek ere proposamenak baldin badituzue helarazi iezazkiguzue arren. Gaurkoan, beraz, atal berri honi hasiera emateko, niretzako hain berezia den Mugarra mendiaren beste aurpegia ekarri dizuet.

•••••••••••••••••

Arista Este del Mugarra

Más allá de los caminos convencionales para ascender a las montañas, en algunas de ellas disponemos de otras opciones que nos dan la oportunidad de conocer la montaña en todo su esplendor y de disfrutar y poner a prueba nuestros límites. Nada más y nada menos que las queridas aristas.

De aquí en adelante, tengo pensado traeros más publicaciones de este estilo, abrimos nueva sección de aristas en Mendialdiak. Al mismo modo, si vosotros tenéis alguna propuesta no dudéis en hacérnosla saber. Por lo tanto, para dar comienzo a esta nueva sección, os traigo la otra cara de uno de las montañas más especiales para mí, el Mugarra.

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-3

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-4

Mañarin (Bizkaia) hasiko dugu gure abentura eta horretarako herriaren erdigunean dagoen parkingean utziko dugu autoa. Bertatik Mugarrara igotzeko ohiko bidea hartuko dugu (zalantzarik izanez gero, markatuta dago eta bestela bideko auzokideei galdetu lasai asko). Ortuoste auzora iritsiko orduko eskumarantz hartuko dugu eta harrobira joko dugu. Bertan, poste elektriko bat hartuko dugu erreferentzia eta bertaratzeko harrizko kanal bat ikusiko dugu. Hau izango da ertzaren hasiera (bide guztiaren zatirik itsusiena da, tamalez, gizonak egindakoa, hori atzean utzi eta hortik aurrera ikaragarri polita da dena).

•••••••••••••••••

Nuestra aventura comienza en Mañaria (Bizkaia) dónde dejaremos el coche en el parking situado en el mismo centro de la localidad. De ahí partiremos por el camino habitual al Mugarra (en caso de no conocerlo, no os preocupéis, está señalizado, y si no preguntar a los vecinos con los que os topareis en el camino). Unos metros antes de llegar al barrio de Ortuoste, nos desviaremos a la derecha y tomaremos una pista en dirección a las canteras. Tendremos como referencia un poste eléctrico y de ahí seguiremos con un largo canal pedregoso. Al avanzar por él, llegaremos al comienzo de la arista (ésta es la zona más fea y triste, la naturaleza destruida por el hombre; pero al dejarlo atrás, se abrirá una de esas vistas que te acompañara en todos tus sueños).

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-5

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-2

Aktibitatea laburbiltze aldera, hitz gutxitan, ertzak eskaladako II eta III zailtasuneko pausuak igaro beharko ditugu, eta nire esperientziatik kontuan hartuta bertigo puntu nahiko dudala eta beldurrarekin hartu nuela nire lehen ertza egiteko erronka, esan dezaket eskuragarria dela eta nahiko eramanerraza egin zitzaidala. Badu konprometituagoa suertatu daitekeen pausuren bat baina harri eta paretetatik igotzen ohituta baldin bazaudete edota noizbait aritu bazareten, eta konfiantzazko norbaitekin bazoazten, ez dago aparteko arazorik. Aldiz, ez bazara inoiz horrela aritu edota ez bazaudete ohituta, tentuz eta soseguz hartu. Mendiko zapatilekin egin daiteke, soka txiki batekin. Ez dituzu katu oinak beharko. Gainontzekoan, munduko panoramikarik politenetako batetaz gozatzea besterik ez duzu (bizkaitarra nazela igertzen da, baina egia da, benetan). 😉

Ertzak bihotza Atxurkuluko gainan duela esan genezake, ibilbidearen gakoa bera da, zonalderik arriskutsu eta aereoena delako. Lasai, ordea, pixkat jaitsita inguratzeko aukera ere ematen du-eta, hala ere, kanaletik berau igotzea ederra da! Norberak sentitzen duena egin dezala, aukera faltarik ez da-eta.

•••••••••••••••••

En términos generales, con objeto de resumir la actividad y experiencia, la arista tiene pasos de escalada II y III, y teniendo en cuenta que tengo bastante vértigo estaba con miedo de afrontar mi primera arista, pero la verdad es que me pareció bastante sencilla y asequible. Tiene algún paso más comprometido pero si estás acostumbrado a trepar, y acompañado de alguien de confianza no tendrás ningún tipo de problema; en cambio, si no estás acostumbrado a trepar, con cuidado y buena letra. Se puede hacer en zapatillas de montaña y con una pequeña cuerda. No hace falta la utilización de pies de gato. Sobre todo, con respeto y cautela, como hay que tratar siempre a la montaña. Por lo demás… a disfrutar de una de las mejores panorámicas del mundo (se nota que soy vizcaína; pero es verdad).

La arista alcanza su máxima expresión en la cima del Atxurkulu, paso clave del recorrido y la zona más expuesta. Se puede bordear descendiendo unos metros, pero treparla por el canal es un lujo. Cada uno lo que sienta. Opciones para todos los gustos y colores.

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-7

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-9

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-8

Mugarrako gailurra (969 m) Aramotz mendizerrako bihotza. Mendi ederra, benetan, aurpegi asko eta anitzak eskaintzen dizkiguna; horien artean, Mañaritik gorako igoera bertikala konplikaziorik gabekoa, ibilbide laburrago eta tekniko bat Iurretatik, maitemintzen duen ekialdeko ertza, eskalatzeko sekulako paretak eta bista itzelak.

•••••••••••••••••

Cima del Mugarra (969 m) enblema de la sierra del Aramotz. Una preciosa montaña que ofrece muchas caras de la moneda: una subida vértical y sostenida por la vía habitual de Mañaría, una subida más corta y técnica por Iurreta, una arista este que enamora, una increíbles paredes para escalada de quitar el hipo y unas vistas preciosas.

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-11

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-10

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-13

Horrelako iluntzea oparituz gero, gainera, zer esanik ez. Jaitsiera ezkerretik egingo dugu, Mañariko ohiko bidetik, pistatik.

Eskerrik asko beti hor egoteagatik. Segi dezagun elkarrekin amesten.

•••••••••••••••••

Contemplar este anochecer, no tiene precio. La bajada la haremos por la vía habitual de Mañaria, por la pista.

Muchas gracias por estar siempre ahí. Sigamos soñando juntos.

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-12

Ondo izan eta hobeto bizi!

¡Disfrutar de la vida!

arista-este-del-mugarra-mugarrako-ekialdeko-ertza-mendialdiak-14

Amaia

🙂

Comments are closed.