AHOLKUAK | RECOMENDACIONES: ¿CÓMO PROCEDER EN CASO DE ACCIDENTE DE UN COMPAÑERO/A EN LA MONTAÑA?

Hello!

¿Qué tal estáis? Hoy abordaremos un tema de gran calibre con la ayuda del montañero Kepa Lizarraga, médico especialista en medicina deportiva. Seguimos trabajando con los contenidos enfocados en preservar la seguridad y bienestar en la naturaleza con uno de los expertos y exploradores que más admiro.

Tal y cómo nos explica Kepa ,un accidente se vive de forma dramática en cualquier entorno, pero especialmente en la montaña, ya que puede sentirse la angustia de la soledad, la lejanía de ayudas externas y la necesidad imperiosa de tener interiorizadas unas pautas de comportamiento para hacer frente al problema.

Para facilitar la respuesta, desde un punto de vista docente, se aplica el acrónimo PAS, que reúne las letras iniciales de «Proteger», «Alertar» y «Socorrer».

Siguiendo ese orden, en cuanto algo ocurre,  lo primero que haremos será PROTEGER a la persona accidentada, para lo que analizaremos las causas del problema:

  • ¿Ha sido por una caída de piedras? Procuraremos sacarla de la zona de riesgo y salir nosotros/as también.
  • ¿Ha sido una caída por una pendiente? Nos aseguraremos y buscaremos la manera de sujetar a la persona en problemas si aún puede caer más abajo…

Evidentemente, en algunos casos eso no será preciso y el trabajo de protección consistirá en señalizar la zona y proteger de otros factores, como el frío, viento y lluvia.

Una vez asegurada la situación, deberemos ALERTAR, bien sea a más gente de nuestro grupo o a los de rescate, para lo que recurriremos, según la situación, a medios sencillos, como un simple silbato, a la telefonía móvil, a las aplicaciones de socorro y a los talkys en las diferentes frecuencias disponibles, como el canal 7-7 en los PWR, o las de refugios y Protección Civil, en función de lo que dispongamos.

Tras aportar toda la información que se nos solicite, pasaremos a tercer apartado: SOCORRER.

Con las mínimas movilizaciones posibles para conseguir estar protegidos, tanto la persona accidentada como las que le ayudan, valoraremos su estado, y en consecuencia, aplicaremos lo que nuestros conocimientos en primeros auxilios y los recursos que porteamos nos permitan para mantener en las mejores condiciones a la persona accidentada.

Por lo tanto, tal y como nos explica Kepa Lizarraga en ese momento recordaremos el acrómino PAS: “Proteger”, “Alertar” y “Socorrer”. Espero que os haya servido y esperamos no tener que ponerlo en práctica. Aún así, nunca está de más informarnos y formarnos para lo que pueda pasar.

2Mendialdiak, Amaia Larruzea Motxobe_respomuso

(euskaraz)

Zer egin dezakegu geure bidelagunak istripu bat izan baldin badu mendian? 

Zer moduz zaudete? Gaur gai esanguratsu ta garrantzitsu bat jorratuko dugu Kepa Lizarraga mendizale eta kirol medikuntzan espezialista den medikuarekin. Naturan segurtasuna eta ongizatea bermatzeko edukiak lantzen jarraitzen dugu, miresmen handia diodan aditu eta esploratzaile den Keparekin.

Medikuak azaldu digunez, istripu bat dramatikoa eta gogorra da beti edozein tokitan dela ere, baina, mendian, bereziki; izan ere, bakardadearen estutasuna sentitzea ohikoa da, baita laguntasun posiblearen urruntasuna ere eta arazoari aurre egiteko barneratuta izan behar dugun formakuntza, jarrera eta konfiantza ere.

Adituek PAS akronimoari men egitearen aldekoak dira, gaztelaniazko “Proteger”, “Alertar” eta “Socorrer”, alegia, “Babestu”, “Laguntza eskatu”, eta “Lagundu”.

Hortaz, zerbait gertatu eta istripu bat izan bezain pronto, aurrena istripua izan duen BIDELAGUNA BABESTEA da, eta horretarako, arazoaren sorburura jo beharko dugu, esaterako:

  • Harri artean izandako eroriko baten ondorioz izan al da? Orduan, arrisku zonaldetik ateratzen saiatuko gara eta geu ere salbu egotea bermatu beharko dugu.
  • Amildegi batetik izandako eroriko baten ondorioz izan al da? Orduan, bidelaguna ahalik eta seguruen egoten saiatuko gara, eta oso arriskutsua baldin bada, gehiago ez jausteko ahaleginak egingo ditugu edota argibideak emango dizkiogu bere horretan mantentzeko saia dadin.

Horren muturrekoak ez diren beste kasu batzuetan, hotzarengandik, haizearengandik eta euriarengandik babestea izango dugu betebehar nagusiena, eta horixe egin beharko dugu bidelaguna ahalik eta ondoen egon dadin.

Behin egoerari egokitutako babesa eskaini ondoren, LAGUNTZA ESKATZEKO ordua iritsi da; dela geure taldeko beste lagun batzuei edota erreskate taldeei. Horretarako, oinarrizko komunikazioetarako joko dugu, besteak beste, motxilan izaten dugun txilibitua erabili dezaguna, telefonoz deitzen saiatu gaitezke edota laguntza eskatzeko aplikazioren bat jaitsita baldin badugu, horri ekingo diogu. Bestalde, talkya izanez gero, eskura dauden frekuntzietara deitu dezakegu, esaterako, PWR-en 7-7, edota aterpeetakora edo Babes Zibilekora, geure ezagutza eta kokalekuaren arabera beti ere.

Baliagarria izan daitekeen informazio guztia eskaini ondoren, BIDELAGUNARI LAGUNTZEARI ekingo diogu.

Esandako tokitik bertatik, ahalik eta gutxien mugitzen saiatuko gara eta zauritutako bidelagunaren egoera aztertzeari ekingo diogu. Behin berau aztertuta, sorospen lanetan dugun ezagutzaren eta eskura ditugun baliabideen arabera, bidelaguna ahalik eta egoerarik onenean egon dadin saiatuko gara, laguntza iritsi arte.

Hortaz, Kepa Lizarraga medikuak esan digunez, istripua izan bezain pronto, PAS delakoa gogoratuko dugu: bidelaguna babestu, laguntza eskatu eta bidelagunaren egoera aztertu eta laguntzen saiatu; orden horretan izan behar duelarik, beti ere. Lagungarri izan duzuelakoan nago eta espero dugu praktikan jarri behar izatea, baina, edozer pasata ere, behintzat informatzea eta formatzea ezinbestekoa izan behar dugu.

1Mendialdiak, Amaia Larruzea Motxobe_2_respomuso

Eskerrik asko beti hor egoteagatik. Besarkada bat!

Gracias por estar siempre ahí. ¡Un abrazo!

Amaia

🙂

 

Comments are closed.