GORBEIA SUZIEN ZUZENEAN / RETRANSMISIÓN + IRITZIAK / OPINIONES

(eus)

“Jakin bide luze honetan bakarrik ez zauzela” dio Alex Sardui abeslariak ‘Hemen’ abestian, eta horixe bera diotsuet nik ere gaurko honetan: Gorbeialde inguruan antolatzen diren probetan ez zara sekula bakarrik egongo. Antolatzaileen dedikazio eta eskuzabaltasuna ez baitira ahuntzaren gauerdiko eztula.

Gorbeia Suzien barnean bizi eta sentitzen dute. Baita Euskal Herriko gurutzerik esanguratsuenak pizten duen erakargarritasun horrek bertara inguratzera bultzatzen duen afizio guztia ere; ezagun, lagun edota ezezagunei txalo aupadekin goraino igoarazten, eta bide batez, asteburuko txangoa egiteko aprobetxatuz.

Ibilbide guztian zehar, kilometroek gupida gabe egiten dute aurrera, baina hauetan barrena eta inguruan sortzen den festak, zinez, ez duela parekorik.

Baina hau neure iritzia soilik da, eman diezaiegun paso kronika honetarako bildu nahi izan ditudan hainbat esperientzia eta kontakizunei:

Gorbeia Suzien 2016 (31)

(cas)

“En este largo camino, nunca te sentirás solo”, afirma el cantante Alex Sardui en la canción llamada ‘Hemen’, y eso mismo vengo a deciros en este post: en las pruebas que se organizan en los alrededores del Gorbeia, nunca te sentirás solo/a. Puesto que la dedicación y generosidad de los organizadores, no es moco de pavo.

Viven y sienten la gran fiesta de la Gorbeia Suzien, y avanzan con este proyecto, acompañados un vez más, de la cruz que más espectación atrae en el montañismo. La afición recurre a la llamada de ella y sus alrededores, para aupar a todos los participantes a lograr su objetivo, y de paso, aprovechan para gozar de la excursión o entrenamiento del fin de semana.

Gorbeia Suzien, mendialdiak.com (1)

Durante el recorrido, los kilómetros pasan factura y pesan sin cesar, pero la fiesta que se crea en torno a esos kilómetros, y el ambiente que se despierta en la plaza de Zeanuri (Vizcaya), es, sin duda, el mejor premio.

Pero ésta es solo mi opinión, veamos a ver que nos cuentan varias de las experiencias y vivencias que he querido reunir para esta crónica:

IRITZIAK / OPINIONES

“Bostekoa gustora ematekoa; bost edizio Gorbeia Suzienek. Bost urte gorenean. Aurtengoan lujo bat, neurri guztietatik gora dagoena: Luis Alberto Hernando bezalako nazioarteko izar bat garaile nagusia izatea. Andrea Gil ere katebegi sendoa da GSsuperwomen zerrendan: Orgué, Maiora, Agirrezabala eta Kortazarri batu zaie palmaresean, bada zerbait. Gaztelar bat eta extremadurar bat Euskal Selekzioko hankabizien aurretik: Ait Chaou-Egea-Goñi batean, Zorroza-Ibarbia bestean, bikaina! Eta publikoa bor-bor, mendian eta Zeanuri erdigunean. Eta boluntarioak nonahi: herri bat, eskualde bat, bere buruan inbertitzen badakiena. Zorionak! Eta eskerrik asko, Gotzon Idirin! Horra hor, denoi, nire bostekoi!”

Aitor Elduaien, speaker-a eta mendizaletasun eta probetan aditua

“Inoiz korridu dodan lasterketarik berezi eta politena –edo politenetakoa- da niretzako, zerbait dauka berezi egiten duena, eta urtero, ikastaro berri bate maten didana. Giroa Zeanurin hasi eta Gorbea tontorrerare bikaina; antolakuntza, anbientea, … denak egiten du berezi. Oso gustora sentitzeko modukoa da, goizeko lehen ordutik gauerarte korrikalari eta ikusleak zaintzen. Txapela kentzeko modukoa”.

Maria Zorroza (2. postua) Euskal Selekzioko kidea (31 km 2.400 m D+)

Gorbeia Suzien 2016 (32)

«Es la cuarta edición en la que participo, y os aseguro que estoy enamorado de esta carrera, de su gente, de sus montañas y de este especacular recorrido. El ambiente que se respira es impresionante, normal que repitamos. Gracias a todos los que estáis currando en esto. Me quedo con la ilusión de volver».

Zaid Ait Malek, Buff eta Salomon taldeko korrikalaria (31 km 2.400 m D+)

Gorbeia Suzien 2016 (17)

Gorbeia Suzien, mendialdiak.com (9)

“Orain arte egindako lasterketa labur politena zan da niretzako. Desnibel asko eta tarte tekniko batzuk ere izan ditu, hortaz, nire dohaietarako oso lasterketa egokia. Inoiz baino motibazio gehiagogaz hartu dot aurtengo Gorbeia Suzien. Entrenamendu oso onak egin ditut eta emaitzak hori adierazten du, tekla egokia ikutu dodala, alegia. Aipatzekotan, Aldamineko igoera izan dut gustukoen eta jende nahikotxu batu zen bertan. Animo horiek jaso eta 14 kilometroko jaitsieraren ostean metara heldu ginen. Kriston poza hartu naben egindakoa ikusita!”

Ander Gerrikaetxebarria, 20 urteko korrikalaria (6. Postua) (31 km 2.400 m D+)

“Hainbeste trail lasterketa ikusi arren munduan, jakin gabe nengoen interesgarrienetako bat nire herrialdean bertan egiten zela: Gorbeia Suzien”.

Juanjo Ruiz, productor de Canal +

“Gogorra egin zitzaigun ibilbide laburra, baina indarrak atera eta ederki gozatu genuen. Panoramikak itzelak genituen ikusgai, antolakuntza paregabea eta inguruko jende eta afizioaren beroa, zer esanik ez. Lokatzak putak paserain zizkigun, baina mendia eta lokatza bat datoz Euskal Herrian. Bueltatuko gara, ziur.”

Aitor Sola eta Beñat Martin, euren hitzetan, “mendizale apalak” (22km 1.340 m D+)

“Dena perfekto atera zela baieztatzera ausartuko nintzateke; lasterketa, antolakuntza, giroa eta laguntzaileen tratua. Ezin hobea. Datorren urtean bueltatzeko gogoekin jada. ZORIONAK DENOI!”

Beñat Ormaetxea, Jauregibarria jatetxeko sukaldari eta korrikalaria (22km 1.340 m D+)

Gorbeia Suzien, mendialdiak.com (6) Gorbeia Suzien, mendialdiak.com (7)

«Gorbeia Suzien Ternua mendi lasterketako antolakuntzak argi dauka helburua. Ibilbide eta paraje zoragarria dauka eta urtero gauzak hobeto egiten saiatzen gara, maila altuko lasterketa bat egin nahian. Baina ez da lasterketa bat bakarrik; hau ardatz hartuta, Zeanuri herrian giro ederra sortuko duen ekintza bat ere nahi genuen. Herria mundura zabaldu eta bertoko gauza ederrak ezagutzera eman. Horretan gabiltza lanean urte osoan, eta nahiz eta beti egongo den hobetzeko zerbait, pozik gaude emaitzarekin».

Igor Lopez, antolatzailea eta Euskal Mendi Federazioko epailea

Gorbeia Suzien, mendialdiak.com (2)

“Lasterketa oso berezia da niretzako. Aurten, nahiko nekatuta iritsi naiz hitzordura, aurreko asteetan asko lehiatu naizelako, baina hala eta guztiz ere, fuerte irten nintzen. Gorbeiara ezin hobeto iritsi nintzen arren, hortik aurrera asko sufritu nuen, gogo barik bezala nengoen. Azkenean, Julen Ozaeta eta biok batera bukatu genuen, une polita bizi izan genuen”.

Joanes Goitisolo, puntako korrikalari eta duatloilaria (31 km 2.400 m D+)

“Lokatsez beteta, baina eguraldia lagun, Gorbeiako pasaia eta giroaz gozatu genuen lagun artean. Iaz beste aldean bizi izan nuen, animatzen, eta aurten, mendian hasi eta engantxatu naizen bezala, datorren urtean ere bertan parte hartzeko gogoarekin bukatu nuen. Eskerrik asko antolatzaile eta bolondres guztiei, denok batera egiten baitugu mendiaz gozatzeko aukera!”

Haizea Aldana, ultratrailetan aritzen den kirolari petoa (22km 1.340 m D+)

«Euskal Herriko lasterketarik onenak denetik izan zuen. Mendian lokatza eta lainoa, korrikalarien artean lehia eta laguntasuna, faboritoen artean egun ona izan zutenak eta denbora pasa atera zirenak, parrandan dena eman zutenak eta itzalean ibili zirenak; eta igandean, berriz, etorkizunean garaile izango direnen erakustaldiak. Bizitza luzea du Gorbeia Suzienek. Zorionak!!»

Unai Ugartemendia, Berria egunkariko mendizaletasunaren ataleko arduraduna

Gorbeia Suzien 2016 (27)

 “Betegarria izan da korrikalariei lokatz guztiaren azpitik irribarre bat ikustea, bolondresak goizetik gauera zoragarri, eta Gorbeia lainoz jantzita, hain eder. Azken aldiko betekada igaro ondoren etorriko dira balorazio sakonak. Oraingoz, zuei eskerrak asko disfrutatu dudala aitortzea besterik ez dut. Eskerrik asko bene-benetan, ilusio honen parte izan zareten guztioi!”

Jurek Ziemkiewicz, Gorbeia Suzieneko antolakuntzako “sheriff”-a

“Gorbeia Suzien Ternua 2016 aparta izan da. Eguraldi gorabeheratsuak ez du asteburuko argitasuna ilundu. GS dena den, lasterketa soil bat baino gehiago da niretzako. Jai bat, filosofía bat, mezu bat; jasangarritasunaren aldarri bat. Maite dugun ingurumena ezagutu eta zaintzeko gonbite bat, azken finean. Herri guztiaren ekimen bat dela esango nuke, gainera. Auzolanean sortutako zubia izan baita. GS egi bihurtutako amets bat da niretzako. Eskerrik asko, beste behin ere, proiektu honetan sinestu eta posible egin duzuen guztioi.

Eliteko lasterketa herrikoi bat baino zerbait gehiago da Suzien. Esker ona besterik ez zait ateratzen poroetatik.”

Gotzon Idirin, Gorbeia Suzieneko zuzendaria

Sailkapenak / Clasificaciones

https://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=1602

https://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=1601

Gorbeia Suzien, mendialdiak.com (14)

Bizi ezazu berriz lasterketaren inguruan egin genuen retransmisioa:
Vuelve a vivir la retransmisión que hicimos en torno a la carrera:

1

HAINBAT PARTE-HARTZAILEEN ARGAZKIAK / FOTOGRAFÍAS DE ALGUNOS DE LOS PARTICIPANTES

Aste honetan zehar, argazki askoz gehiago igoko ditugu!

¡Durante esta semana, iremos subiendo más fotografías!

Sin título

2016

https://www.flickr.com/photos/106278422@N04/?

2015

https://flic.kr/s/aHsjLbQ3B9

2014

PART 1: LEKANDA

https://flic.kr/s/aHsk5vQwAT

PART 2: GORBEIA

https://flic.kr/s/aHsk242kja

PART 3: META

https://flic.kr/s/aHsk2goXDv

2013

https://flic.kr/s/aHsjLbQ3B9

GOZATU BIZITZA!

¡DISFRUTA DE LA VIDA!

Amaia

🙂

Comments are closed.