Hello!
Lizarragaraino (Nafarroa) iristen den errepidetik ikus daitekeen ermitara igotzeko proposamena egin nahi dizuet gaurkoan, izan ere, duela pare bat urte, Gasteiz- Iruña Basque Ultra Trail Series probako ibilbidearen zati bat egiten nengoela, Urbasa guztia zeharkatu eta, bat-batean, toki liluragarri honetara iritsi nintzen. Une horretan ez nuen batere ezagutzen, Beriain, ordea, bai, baina, San Adrianez ez nekien ezertxo ere. Momentu horretatik aurrera, aldiz, zerbait argi izan nuen, noizbait itzuli egingo nintzela, alegia.
Os muestro un lugar especial en lo alto de Lizarraga (Navarra). Un rincón que conoci en la prueba de Basque Ultra Trail Series que comienza en Vitoria-Gasteiz y finaliza en Iruña-Pamplona. Tras recorrer la sierra de Urbasa, llegamos a esta ermita llamada San Adrián que en su momento me enamoró y que sabía que algún día volvería.
Mendiko lagunekin asteburu ederra antolatu eta bertara itzultzeko aukera ezin hobea bilatu. Zuekin partekatzeko, beraz, aitzakia ederra ere. Izan ere, bereziki gustatu zitzaidan pasaia nuen begien aurrean, hauen gozamenerako. Alde batetik, Beriain mendiaren ikuspegirik onenetako bat dugu, eta bestetik, Baiza eta “cortados de Ollide” bezala ezagunak diren gailur zorrotz berezi eta ikusgarriak.
Fin de semana con amigas de montaña y momento perfecto para volver y mostrar un lugar dinámico con una panorámica variada y peculiar. Por un lado, gozamos de una de las mejores vistas de la sierra de San Donato, y por otro lado, vemos al fondo el Baiza y los precioso cortados de Ollide que me parecen fascinantes.
Ibilbideari dagokionez, Ultra Traileko ibilbidetik jaitsi nintzenean gainbehera izugarriko jaitsiera bat hartu genuen, hala ere, bada maila guztietarako bide erraz eta polita Lizarragatik bertatik. Beriain bidelagun izango dugularik bide guztian zehar, umeekin egiteko moduko ibilbidea ere dela esango nuke, baita mendian gehiegi ez dabilenentzat ere. Ez dago inolako arriskurik eta ederra da, benetan. Gainera, azken zatia zelai zabala da eta norberak erabaki dezake nolako bidea hartu ermitara iristeko. Hortaz, Lizarraga herrira iristean izango dugu San Adrianera igotzeko gakoa. A10 errepidetik abiatu eta NA120 errepidera joko dugu bertaratzeko.
En cuanto al recorrido, cuando descendí en el Ultra Trail anteriormente comentado ayudando a mi padre, el tramo marcaba una vertical de descenso con grandísimo desnivel negativo. En cambio, también existe la posibilidad de subir por un camino sostenido y apto para todos los niveles que ofrece una vista preciosa de la zona. Para ello, aparcaremos en el pueblo de Lizarraga desde el que accederemos a una pista que asciende a San Adrián. Para ello, nos dirigiremos a la localidad navarra desde la A10 y el desvío por la NA120.
¡Disfrutarlo!
Gozatu!
Amaia
🙂