EREÑOKO MENDI LASTERKETA / CARRERA DE MONTAÑA DE EREÑO

Ereñoko mendi martxa eta lasterketa egin da aurton ere, Arita-Berrin hasita eta Elexalden bukatuta. Urnietako mendi lasterketarekin kointziditu zuen, baina asko izan ziren galdu nahi ez zutenak. Inguruetan tradizio handiko proba dugu-eta.

Este domingo se celebró una vez más la marcha y carrera de montaña de Ereño, las cuales tenian comienzo en Arita-Berri y finalizaban en Elexalde. Las pruebas coincidían con el campeonato de Euskadi de Urnieta y aunque muchos de la zona se decantarón por aquella, no perdió protagonismo de la Ereño, y como cada año, cautivo a muchos montañeros.

imagen 024

Hona hemen, gizonezkoen eta emakumezkoen podiuma:

Aquí teneis el podium masculino y femenino de la carrera:

IMG-20150329-WA0012 IMG-20150329-WA0015

 

Lasterketaren irabazlea  Durango running taldeko Ibon San Miguel lekitxarra, eta bere eskutik dugu gaurkoan probaren inguruko kronika:

Ibon San Miguel del Durango Running fue el vencedor de dicha carrera, y tenemos la suerte de contar con una crónica dónde describe las sensaciones vividas:

Duela urte bete inguru hasi nintzen mendi lasterketen mundu honetan, eta hain justu, Ereñokoa (Bizkaia) izan zen nire lehena.

Gogoan dut oraindik ere, nire debuta egin nueneko eguna eta bertan bizitako urduritasun eta beldur guztiak. Baina, era berean, gogoan dut ere, lagunez inguratuta bizi izan nuela esperientzia berri hori. Izan ere, Ereñoko mendietan zehar gora eta behera lokatzez blai aritzean, lagun eta gainontzeko jendearen animoez eta antolakuntza bikain batez bultzaturik izan zen/izan da niretzako energiarik handiena. Iaz, emaitza ona lortu nuen arren (bigarren postua, Imanol Goñi handiaren atzetik), nire barruan,Ereñoko estreinaldi hartan garaipen bat lortu behar nuela zin egin nion neure buruari, eta hara, aurtengo honetan zer lortu dudan! P3290154

Gogotsu nengoen eta irteera eman bezain pronto, nire erritmoa jarri eta nire kasa egin nuen lasterketa osoa. Hori bai, beldur bakarra nuen buruan bueltaka: mendietan zehar ez galtzea. Egia esan, ez litzateke kasualitatea izango. Izan ere, sei lasterketatik bitan galdu egin naiz…

Kasu honetan, momentu oro burua tente nuelarik joan nintzen markaz marka, eta zalantzaren bat edo beste izan banuen ere, helmugara iristea lortu nuen. Honekin ez dut esan nahi txarto adierazita zegoenik; konfesatu beharrean bainago, ni neu, despistatu xamarra naizela.

Oro har, pare bat aldiz jausi nintzen; hala ere, sentsazio paregabeak bizi izan nituen. Hala nola, paraje politak, martxako jendearen animoak, antolakuntza ezin hobea, eta nola ez, helmugan itxaroten neukan itzelezko hamaiketakoa! 

Bukaera gisa, sekula ahaztuko ez dudan proba izan da, eta ez irabazi izanagatik, beste urte batez Ereñoko lasterketan lagunez inguratuta egon ahal izanagatik baizik. Beraz, eskerrik asko parte-hartzaile guztiei eta lasterketa eta martxa hau urtero posible egiten duzuen bolondres guztioi. Segi horrela eta datorren urtera arte!

ESKERRIK ASKO IBON!!

Argazkiak: Ainhoa Arribalzaga, Mendialdiakentzako. ESKERRIK ASKO!

Ondo izan mendizaleok,

Amaia

🙂

Comments are closed.