ZORNOTZAR GORENA

DSC_3140a

Toki bereziak, bitxiak, ezagunak, xarmangarriak, zerbait pizten dutenak gure barnean. Bizkaitar batzuen ustez eta zornotzar askoren aburuz, Belatxikita izan daiteke txoko horietako bat.

DSC_0324 DSC_0338

Herriko historiari atzerantz begidaratxo bat emanez gero, beti presente egon dela ikusiko dugu. Askok ditugu oroitzapenak bertan, aitarekin igo garenekoak edota San Inazio egunekoak. Gauza da, xarma berezi bat duela mendiak.

DSC_0344 DSC_0347

Aramotz mendilerroaren parte oso garrantzitsu bat da. Bere 661 metroko altuerak bertara edozein igotzea ahalbidetzen du. Hala ere, altitude askorik eduki ez arren, bertara igotzeko bide-sorta mugagabea dugu altxor.

DSC_0488

Entrenatzeko toki ona dugu. Bidezidor moduan ezagutzen direnak, nahiko gogorrak baitira. Gainera, bidezidor horietan murgilduz, bide gehiago aurkitzen dira noizean behin, desberdinak, alegia. Gauza da, mendizale zaletua ez bazara hobe dela pistatik igotzea, gehiago tardatuko duzu noski, baina askoz errazagoa da. Ibilbidea laburtzen duten bide horietan aldapa malkartsuak baititugu nagusi.

DSC_0380

Kirolari guztiek bezala, zornotzar gehienek entrenatzeko toki bat dute maitatuen. Belatxikitan entrenatzen dira http://zornotzamt.com/. Batzuk hilean behin joaten dira, beste batzuek ahal dutenean. Baina badira egunero edo ia egunero joaten direnak, bidea buruz dakitenak baina hala ere, beti zerbaiten esperoan doazenak. Esaterako, fisikoa proban jartzeko, aurreko eguneko denbora hobetzeko edota pikatzeko ibilbidean zehar.

DSC_0381DSC_0387

DSC_0494

Pikeak…ez dira makalak. Ez da batere ona pikatzea, gorputza mugan jartzean baitugu. Baina ez gara engainatuko denok pikatu gara noizbait. Batzuetan beste batzuekin eta gehienetan norbere buruarekin. Ezagutzen ditut ba, nik etxean ditudan bi mendizaleak… haien artean pikean ibiltzen direnak,  ea Belatxikitara buelta denbora gutxiagoan nork egin…jajaj

DSC_0419

Belatxikita helburu eta altxor. Zorrontzako sekretuen gordeleku eta bizi pozen iturri.

belatxi

Zornotza, Bilbo, Gorbeia, Sollube,…etab ikus ditzakegu toki pribilegiatu hortatik, Belatxikitako gailurretik.

DSC_0425

DSC_0397

DSC_0435

Ermitan gainean nagusitzen den zaindari gorena ere, ez da biluzik aurkezten. Egunero dituen hainbat bisitariei harrera emateko, postontzi txikia dauka eta harri bertikal handi bat, erdian gurutze bat duena. Honetaz gain, azpian dituen hainbat aterpetxe zaintzen ditu.

Guzti honekin, panoramika aparta eskaintzen digu.

DSC_0463

DSC_0409

Gabonak behar bezala ospatzeko, gabon egunean, abenduaren 24an, Belatxikitara igoera antolatzen du Extrem Zornotza Taldeak (http://extremzornotza.com/ .

Eguna: Abenduaren 24

Tokia: Zelaieta parkea, Zornotza (Bizkaia)

Ordua:

9:30 Martxa

10:15 Lasterketa

10:30 BTT Gurpil gainean

Izen ematea: Zornotzako Zelaieta zentroan (parkean bertan dagoen eraikinean)

Kilometroak: 

Martxa: 14km

Lasterketa: 14km

BTT: 11km

Prezioa: 8€

Animatu zaitezte gure bazterrak ezagutzera, gozatzera eta zaintzera. Berak gu zaintzen gaituen bezala handik goitik, beti guri begira, bisitatzera noiz joango garen esperoan.

…Altxorretik altxor, gailurretik gailur…

DSC_0437

Sufrimenduan dago hobekuntza

Amaia

🙂

No Comments Yet.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.