OTZARRETAKO BASOA | HAYEDO DE OTZARRETA

“Gehitu zure bizitzan falta duzun hori…” eta zer deritzozue, momentuz, natura pixka bat gehiago gehitzen baldin badiogu?

“Dale a tu vida aquello de lo que carece” y qué os parece si, por el momento, empezamos sumándole un poco más de naturaleza?

2 proposamen egingo dizkizuet baso magiko bat hizpide izanik. Batetik, Gorbeiako Parke naturaletik zehar ibilaldi ederra egin eta helburu Otzarretako basoa izan. Bigarrenik, familiarekin, umeekin, bikotearekin, lagunekin… autoan bertara joan eta oxigeno pixka bat arnastu baso eder honetan. Zuek aukeratu, biak dira zilegiak eta biak unearen araberakoak. Ostera, zalantza izanez gero, biak egin, egun eta sentipen ezberdinekin.

Tengo dos propuestas que haceros con un mismo espacio natural como protagonista. Por un lado, os propongo completar un precioso recorrido de montaña en el Parque Natural de Gorbea y tener el objetivo de llegar al Hayedo de Otzarreta o cómo segunda opción coger el coche y llegar hasta allí con tus amigos/as, pareja, niños, familia, etc. Respirar un poco de oxígeno y volver a nuestra estresante vida ja, ja. Sin embargo, si tienes duda, puedes acabar ejecutando ambas opciones en diferentes momentos y con diferentes sentimientos y sensaciones.

Koka gaitezen, beraz, Otzarretako basoan gaude, gaztelaniaz ‘Hayedo de Otzarreta’ bezala ezaguna dena. Argazkilarientzat toki berezia, benetan. Nire gusturako larregi turistikoa esango genuke komunak ere baitaude aparkalekuan, niri toki ezkutuagoak edo ez hain ezagunak nahiago ditut, hala ere, merezi du eta horregatik gomendatzen dizuet, izan ere, ni ingurukoa naizen arren eta Gorbeiako Parke Naturaletik barrena hainbat buelta eman arren, ez nuen orain arte ezagutzen! Beraz, askok ezagutuko duzuen arren, besteoi ere eman nahi dizuet honen berri.

Por lo tanto, una vez decidido, llega el momento de ubicarse. La verdad es que es una zona muy fotografiada ya que es perfecta para los amantes de la fotografía, sobre todo en esta época del año en el que los colores visten de gala nuestros bosques. Tengo que confesar que para mi gusto me resulto un lugar muy turístico ya que el aparcamiento cuenta incluso con baño. Sin embargo, es un lugar precioso en el que si evitamos la masificación, disfrutaremos al máximo del entorno natural. Puesto que para mi asombro aunque haya dado unas cuantas vueltas por el Parque natural y sea de relativamente cerca, ¡no lo conocía! Por ello, aunque seáis bastante los/las que lo conozcáis, para los que no quiero mostraros esta oportunidad. Uno de esos ases bajo la manga para los días que queremos dejar atrás el ladrillo y la acera y lanzarnos a un lugar más libre.

Mendialdiak, Otzarreta (1)

Horretarako, Barazarreko portura abiatuko gara N-240 errepidean, 38,5. Kilometroan. Bakoitza datorren tokitik,: Bizkaiatik, Arabatik… neu Arratiako bailaratik barrena abiatu naiz, Zeanuriko (Zeaniko) herria gurutzatu eta Barazarreko tabernaren parera iristean, eskumatara bidetxo bat hartuta, hain zuzen ere, Saldroporantz (eskuma hori Zeanuritik bertatik abiatuta, Arabako aldetik ezkerrerantz izango litzateke). Hortik aurrera egin eta bidegurutze batean, ezkerrerantz joan eta markak ikusten hasiko zara. Eskumatara baso bidea da, beraz, ez dago galbide askorik. Hala ere, Google Maps-en jarrita ere agertuko zaizue aparkalekua. Azpimarragarria dugu ere, basoa bera ere Zeanuri herri liluragarriaren parte dela.

Nos dirigiremos hacia el puerto de Barazar en el kilómetro 38,5 de la carretera N-240. Llegaremos al alto a la par del bar y cogeremos la carretera estrecha que queda a la derecha si nos dirigimos por el Valle de Arratia y a la izquierda si nos dirigimos por Araba. Nos adentraremos en dirección Saldropo y tras avanzar recto llegaremos a un cruze de caminos en el que nos decantaremos por la izquierda. No os preocupeis, puesto que la opción derecha es un camino de montaña y será fácil de predecirlo. Además, llegará un momento en el que Otzarreta estará señalizado y en Google Maps también tenéis opción de buscarlo creo. El bosque forma parte de la zona del vibrante pueblo de Zeanuri que aguarda rincones increíbles.

Ez pentsa baso handi eta amaigabe bat aurkituko duzuenik, txikia baita bere horretan, baina ederra berau gurutzatzen duen errekak ematen duen biziarekin. Ea jende askorik ez dagoenean joan ahal zareten eta horrela magia hori zeuen barnean sentitu!

No esperéis encontraros un bosque interminable puesto que es un rincón pequeño, pero a la vez, precioso gracias al río que lo atraviesa. Os recomiendo evitar las horas y días claves y escaparos en algún momento en el que podáis sentir la esencia de su magia.

Mendialdiak, Otzarreta (2)

Ondo izan eta hobeto bizi!

¡Disfrutar de la vida!

Amaia

🙂

Comments are closed.