MENDIALDIAKI ELKARRIZKETA | ENTREVISTA A MENDIALDIAK

Helloo!!

“Nepalekoa bizitako esperientzia onenetarikoa eta, aldi berean, gogorrenetarikoa da”

Aitziber Basauri 2018-05-11 14:30   AKUILUA  ZORNOTZA

Aitarengandik jaso du Amaia Larruzeak mendiarekiko duen grina. Neurri batean, ogibide bihurtu duen pasioa. Mendiagaz lotutako edukiak eskaintzen ditu ‘Mendialdiak.com‘ blogean kazetari zornotzarrak, euskaraz. Otsailean Alex Txikonegaz Nepalenbizitako esperientzia ere grabatu zuen youtuber honek, eta laster partekatuko du bere jarraitzaileekin.

Mendialdiak Amaia Larruzea

Ikasketa proiektu moduan sortu zenuen ‘Mendialdiak.com’, baina bost urte joan dira ordutik.

Mendia eta moda, biekiko grina handia dut, eta betiko zalantzaizan nuen hasieran. Baina, mendiagaz lotuta, euskara aldetik gabezia bat zegoela ikusi nuen. Dimako Zizetan mendi martxari buruz idatzi nuen lehenengo post-a, eta, bat-batean, mila bisitatik gora jaso zituen. Horrek aurrera egitera animatu ninduen. Bada, kronikak idazten, argazkiak ateratzen… hasi nintzen. Egindako mendi martxak lehenengo pertsonan kontatzen ditut, nire esperientziatik; eta mendi lasterketak, argazkien bitartez. Bideoak eta elkarrizketak ere lantzen ditut. Hainbat ate zabaldu dizkit.

Hutsune bat zegoela diozu.

Bai, zerbait berezia eskaini nezakeela pentsatu nuen. Blog arrakastatsu asko sailkapenak eta martxa edo lasterketetako datak ematera mugatzen dira. Nik martxa edo lasterketa nolakoa izan den kontatzen dut, ibilbide horiek ezagutzeko bidea zabalduz, hurrengoan parte hartzera animatuz. Ibilbide berriak proposatzea ere bada helburua. Argazkiak parte-hartzaile guztiei ateratzea gustatzen zait, ni ere atzetik datorren horietakoa naiz eta, bakoitzak bere tartea izateko.

Mendia da zure habitat naturala?

Bai. Mendian sentitzen naiz aske, libre. Nire ihesbidea da. Norbere burua ezagutzeko,bakoitzaren gaitasunak azaleratzeko lekua izan behar du mendiak. Sufritzen ikasteko lekua ere bada, eta horrek asko laguntzen du bizit z a n .Mend i a zgozatzeko tokiren bataukeratu behar banu, Atxarte esango nuke. Askotan kanpora begiratzen dugu, baina aurrean dugunak ez du parekorik. Durangaldeko orografia oso alpinoa da eta maiteminduta nauka.

Modazalea ere bazara.

Oso. Baina sare sozialen bidez ibiltzen naiz gehiago moda kontuetan. Hala ere, iaz, Mendialdiaken arropa lerro bat atera nuen,arrakasta handiagaz.Kamiseta, gona eta txalekoa atera nituen. Arropa jantzita ikustea polita da, eta jende piloa ezagutzeko aukera eman dit.

Kirolari amorratua zara?

Ez hainbeste! Kirola egiteko halako presio soziala ere badago, eta, azkenean,motibazioa galtzen da.Mendia, korrika egitea… gozatzeko tarte lez hartu behar da, eta presio hori bideratzen jakin. Horretarako, hainbat kirol uztartzea oso garrantzitsua da. Urtebete inguru da eskalatzen hasi nintzela eta, orain,bizikletan hasi gura dut, mendiagaz lar ez itsutzeko. Bestela, mendiak ez dizu behar duzun hori emango, kendu egin diezakezu.

Mendira, korrika ala oinez?

Nepaletik oinez ibiltzeko gogoagaz etorri naiz.Sufritzeko gogoagaz ere bai. Urrian Hiru Haundiak egin gura ditut, nahiz eta san ez dudala inoiz iraupen luzekorik egingo…

Bada hor eztabaida bat…

Bai. Oreka bat lortu behar da, muturretara joan barik. Mendi martxen esentzia galdu egin dela apur bat esango nuke, baina korrika dabiltzanentzat aukera oso ona da ibilbide markatu bategaz, segurtasunez, eta buruhauste handirik barik kilometro asko egiteko.

Alex Txikonegaz izan zara Nepalen.Nolako esperientzia izan da?

Bizitako esperientziarik onenetarikoa eta, aldi berean, gogorrenetarikoa izan da. Komunikazio arloan urte bi daramatzat Alex Txikonegaz lanean, eta hura zer den jakin gura nuen. Oso gogorra egin zitzaidan, trekkinga eta lana uztartu behar izan nituelako. Hori izan zen zailena. Ez hainbeste muturreko hotza. Esperientziak gogortu egin nau.

Errepikatuko duzu?

Bai. 5.330 metrotara egotea zer den ikusi dut, eta horrek eskatzen duena. Esperientzia izugarria izan zen Khumbuko turrustatik munduko glaziarrik handiena ikustea.Prentsa-oharra Nepaletik bertatik idazteak ere badu beste zerbait.

Youtuberra ere bazara. Mendian bizitakoak partekatzen dituzu?

Bai. Mendiaren esentzia bete-betean erakutsi gura dut. Asko jarraitzen dut youtube, eta moda dut inspirazio mendiaren mundura gauza berriak ekartzeko. Hala ere,neuk egiten dut dena, eta zaila egiten zait askotan. Honetaz bizi diren youtuberrak laguntza izaten dute.Bideo eta ideia piloa dut, baina ordu asko behar dira. Horrek mugatu egiten nau apur bat. Nepaleko esperientzia ere grabatu dut eta,orain, bideoa egin gura dut.

Modan dago korrika egitea. Zer du?

Katigatu egiten du. Dena den, kilometroei errespetua galdu diegu.Mendian korrika zebiltzanak zoroak ziren lehen. Orain, oinez doanari galdetzen zaio nolatan ez doan korrika. Emakume gehiago ere ikusten dira korrika; mendi martxetan gehiago lasterketetan baino.Ez da erraza eta bertigo pixka bat ematen du, baina parte hartzera animatu gura ditut neskak.

Zuen gustokoa izana espero dut!

¡Espero que os haya gustado!

Amaia

🙂

Comments are closed.