MENDI FILM FESTIVAL BILBAO

Bilborantz abiatu gara. Dotore itxaroten gaitu bertan Euskalduna jauregiak. Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren inaugurazio eta estreinaldian sartzeko atea zabaltzen digute.

Eta guk, zuei.

Jaialdiari hasiera emateko, «Messner» inoiz izan den alpinista handienari buruzko filma! Hierarkia honek badu bere zergatia, pisu handikoa gainera:

Reinhold Messner 14 zortzimilakoak igotzen lehena izan zen, Everest bakarrik eta oxigenorik gabe igotzen ere lehena eta Antartika kanpoko laguntzarik gabe zeharkatzen lehena, besteak beste.

104ko iraupena du Andreas Nickel alemaniarraren filmak, eta Messnerren lorpen handien irudi ikusgarriak eta protagonistari berari nahiz sokalagunei eginiko elkarrizketak josten ditu.

Guk joateko aukera izan genuen Eguzkilore Zuluagari esker eta filmako hainbat momentuei argazkiak atera genituen zuek bertan izango zinateketen moduan bizi ahal izateko.

Mendialdiak Reinhold Messnerren balentrien ohorez, zuentzat.

DSC_0006DSC_0012DSC_0013DSC_0015DSC_0016DSC_0017DSC_0018DSC_0021DSC_0022DSC_0023DSC_0025DSC_0026DSC_0027DSC_0028DSC_0029DSC_0030DSC_0031DSC_0032DSC_0033DSC_0034DSC_0037DSC_0038DSC_0039DSC_0040DSC_0041DSC_0042DSC_0043DSC_0044DSC_0046DSC_0048DSC_0049DSC_0050DSC_0051DSC_0052DSC_0053DSC_0054DSC_0055DSC_0056DSC_0057DSC_0058DSC_0060DSC_0062DSC_0063DSC_0064DSC_0065DSC_0066DSC_0069DSC_0070DSC_0071DSC_0072DSC_0073DSC_0074DSC_0075DSC_0076DSC_0077DSC_0079DSC_0080DSC_0081DSC_0082DSC_0083DSC_0084DSC_0085DSC_0086DSC_0087DSC_0088DSC_0089DSC_0092DSC_0093DSC_0094DSC_0095DSC_0096DSC_0097IMG_20131213_215053photocallAmaia

🙂

 

No Comments Yet.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.