GORBEIAN ERE, ZURE ZAIN

DSC_0952Gorbeia, euskaldunon nortasunaren adierazle. Guretzako mendi idiliko bat, berezia bere osotasunean. Gorbeiako paraje amaigabeetan galduko da gaurkoan Mendialdiak.

DSC_0015DSC_0016

DSC_0866

Egunotan, neguaren hizpide zuzena izaten ari da Gorbeia.

DSC_0796

Hotzikara betean agurtu gintuen aurreko astean, parke naturalak eta baita gailurreko amabirjinak ere.

DSC_0003DSC_0984DSC_0996

Baina, atzo, Gorbeia itxaropentsu sumatu genuen, elkartasun handi batek besarkatzen baitzuen. Jendearen laguntza, gogo eta amorruak, Gorbeiako gure gurutzea, Hodeien zain jarri zuten.

gorbea 21

Izozturik daukagun mendia, berotasun zintzo batek estali zuen. Egunotako hotzikara guztiak, aurrera egiteko pausuek ordezkatu zituzten.

gorbea 24gorbea 28

Elkartasun pausuak, aurrera pausuak, familia pausuak, lagun pausuak, ezagun pausuak, bihotzaren barrenean, Hodei sentitzen duten guztien pausuak.

gorbea 30

Hodei Amberesen (Belgika) desagertu zen duela 91 egun. Familia eta lagunek ordutik hona ez dute egun bakar bat ere galdu, bere desagerpena argitzeko asmoz. Gogor ari dira lanean eta hori, azpimarratzeko zerbait dela uste dut. Honi irtenbide bat topatu nahi diote ahalik eta arinen, sufrimendu hau jasanezina baita.

gorbea 33 gorbea 41

Eta, antzina bezala, eskaria mendi gailurretik egitea erabaki dute. Aspaldiko partez, ez dago ezer hoberik osasunarentzat, buruarentzat eta sufrimenduarentzat, indar guztiak batzea eta gure gailur altuenetatik, Hodeiek merezi duena aldarrikatzea baino.

gorbea 53

Gorbeiako gailurrak eta gure bihotzek Hodeien zain jarraitzen dute. Denok batera ahots gehiago daukagulako.

la foto

Gailurretik gure oihartzuna, ozenagoa delako.

Amaia

🙂

2 Responses to "GORBEIAN ERE, ZURE ZAIN"

  1. edorta dice:

    Argazkigintza eta literaturaren ikuzpuntutik polita baina Hodeiren bila gauden guztien gogoetatik politagoa ziur.
    Edorta.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.