EUSKAL HERRIKO GAILURRERANTZ…

DSC_0288Ezaguna egiten al zaizue irudi hau?

Ikusgarria da benetan. Alegia, horrelako irudi esanguratsu batek zerbait potentea aurkeztu behar du. Agian…Euskal Herriko mendirik altuenaz ari gara?

Gaurko honetan, Mendialdiak Auñamendiko (Anie) inguruetan murgiltzen da. Bidaia hastear da eta  2507 metrora igotzea izango da gure erronka!

Has gaitezen ba!

DSC_0134

Auñamendiko eskualdea, Nafarroako ipar-erdialdeko Pirinioetako ibarrak hartzen dituena da, Nafarroa Behereko mugan dagoena, hain zuzen ere.

Asko dira honi ematen zaizkion izendapenak. Hala nola, Auñamendi, Pic d´ Anie, Anie, Ainhie, Ania, AhÜñe, Pic d´Anie Mt. ou Augnamendi.

DSC_0114

Lehenik eta behin, horrelako ibilaldi bat prestatzeko kontuan hartu beharreko hainbat puntu hurrengoak dira:

  • Eguraldiaren iragarpena
  • Erropa egokia, hotzaren aurkakoa
  • Burua babesteko:txapela, buff-a, …
  • Zapatilla egokiak
  • Makilak
  • GPS/google maps en mapa/bidea ezagutzen duen norbaitekin joatea

DSC_0207

Horretaz gain, ibilbideari dagokionez, “La Pierre de San Martin”-etik Auñamendira 12’50 km inguru inguru soilik egon arren, ibilbide gogorra da. Izan ere, haitz artean ibili beharko gara. Beraz, kilometro askoko kontua ez da baizik eta, kilometro horien zailtasuna.

DSC_0182

Ibilbide guztian 5 zentzumenak aktibatuta eduki beharko ditugu, galtzea erraza baita. Hala ere, ibilbide guztian zehar hainbat marka daude. Alegia, marka gorriak eta hitoak izango dira gure zaindariak.

DSC_0249

DSC_0163

Gainera, “mal de altura” delakoa, presente dugu eta beraz, kontu handiz ibili beharko gara. Gehienbat, horrelakoak sufritzen dutenek. Hortaz, ibilbidean gehiegi estutzea ez da komeni, baizik eta soseguz hartzea! Geroago ere harrapatuko dituzu adiskideak eta!

DSC_0113

Bertako ingurumenari dagokionez, bi erliebe nabarmendu ditzakegu. Bata, ibilbidearen lehenengo zatian aurki dezakegu, berde berezi batez betetako zelaiak dira. Ikusgarriak. Pirinioen erakuslehio, alegia.

DSC_0292

DSC_0276DSC_0120

Aldiz, bigarren zatia, arrokaz betetako ingurunea daukagu.

DSC_0173DSC_0165DSC_0126

Milaka harriren inguruan hartuko dugu geuretzat, Auñamendiko gailurraren sentsazioa.

DSC_0227

Askotan entzun ditugu inguru horietan gertatutako hainbat ezbehar, esaterako, besarkatuta hil ziren bizkaitarrak. Hala ere, ez zaitezte larritu ezta uxatu ere.  Izan ere, Mendiari BETI izan behar zaio errespetua, bakoitza bere lekuan jartzeko boterea baitu. Hala ere, ez zaio beldurrik izan behar. Soseguz eta zentzunez hartzen baduzu ibilbidea eta zure gorputzaren mugak kontrolatuz gero, zer egiteko gai zaren egiaztatuko duzu. Alegia, zein handia zaren!!

DSC_0295

DSC_0275

Hurrengora arte,

Amaia

🙂

No Comments Yet.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.