EDABE MAGIKOA OTE?

Bueltan gaude, asteburua bukatu egin da eta astea ere bai baina, hurrengoa antolatzeko eta gogoz ekiteko denborarik ezin dezakegu galdu, astea joan dela esanez, hurrengo bat baitator!

Eguneroko estres honek akabatuta gaitu baina ez dugu fisikoa galdu nahi eta horretarako, jan egin behar dugu, besteak beste.

Nutrizioa eta kirola ez da gai makala ezta laburra ere. Gaurkoan, Silvia Tremoleda Trialoian makina bat den emakume honek aholkatzen duen edabe magiko baten inguruan arituko gara. Gutxitan edo inoiz entzun dugun ERREMOLATXA ZUKUA dugu abiapuntu.

descarga (1)

Argazkia: Google bidez

Leo Messi futbolariaren nutrizionista izanik, hau izango al da bere jokoaren sekretua?jaja

Ez dakigu baina ikerketek diotenez, kirolarientzako aurkikuntza sonatua izaten ari dela argi daukagu. Izan ere, ustez, errendimendua hobetzen du.

Erremolatxan zuku honek, antioxidatzaile eta beste bitamina batzuez gain,  nitrato eduki handia du.  500 ml-ko zukua hartzea komeni da, hala nola, proba baino egun batzuk arinago edota jarraitutasunez entrenamendu garaietan. Izan ere, esaten dutenez, ez du efektu handirik sortzen probaren egunean soilik hartuz gero. Beraz, hobe da erregularki hartzea.

Baina errendimendua zelan hobetzen duen galdetuko zarete!

Gauza da, nitratoak eraginkortasun muskularra hobetzen duela ariketan zehar. Alegia, oxigenoaren kostea murrizten du intentsitate baxuko probetan eta ordea, honen tolerantzia hobetzen du intentsitate altuko probetan.

Gainera, potentzian hobetzea eragin duela ere ikusi da, beti ere, VO2a erasotu gabe. “Hipóxico” ariketan zehar, muskuluan sor ditzakeen ondorioak ere ikertu dira eta zera ondorioztatu da: asaldura muskular metabolikoa murrizten duela proban zehar eta ariketarekiko tolerantzia berriztatzen duela. Baita funtzio “oxidativa” delakoa ere.

remolacha-interior_0

Argazkia: Google bidez

Ikerketa guzti hauek erakusten digute, erremolatxa zukuak emaitza onak ematen dituela proban fisiologian. Baina honetaz gain, muskulura oxigeno gutxi heltzen zaien pertsonei, hala nola, pertsona nagusiak, birikietako funtzio mugatua dutenak edo zirkulazio-gaitasun eskasa dutenak, horietan ere, eragina duela egiaztatu da.

Erremolatza zukuaren 500 ml hartzea egokia dela diote. Honek, zapore berezia du, askori ez zaiena gustatzen. Hala ere, kantitate gutxiago hartzearekin ere nahikoa dela esaten dute askok. Beraz, norberak erabaki dezala probatuko duen eta probatzekotan, zenbat kantitate.

Silvia Tremoleda nutrizionista bezalako adituek proposatzen diguten zuku aparteko hau probatzeko beta dugu entrenamendu garaian. Oraindik ikerketa asko geratzen dira egiteko honen inguruan, baina momentuz, itxura ona dauka. Beraz, animatu, ez digu ezerk uxatu behar eta.

Nik ere, probatuko dut!!

Nahi ez izatea zergatia da; ezin izatea aitzakia

Amaia

🙂

No Comments Yet.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.