ALEX TXIKONEN ERREPORTAJEA, HILERO ZORNOTZAN ALDIZKARIAN

Helloooo!!

Gaurkoan, Alex Txikon alpinistaren erronkaren inguruan idatzi dudan erreportajea dakarkizuet. Plazer handia da niretzat bere taldearen parte izatea; izan ere, lemoztarra Everest, munduko gailurra, negu partean eta oxigeno artifizialik erabili gabe igotzen aurrena izateko ahaleginetan dirau Nepal aldean. Testuan diodan bezala, historia idaztear da.

Hoy os traigo un reportaje que he escrito sobre la aventura del alpinista Alex Txikon. Es un  verdadero placer formar parte del equipo de uno de los mejores deportistas del mundo; puesto que el vizcaíno se ha propuesto ascender el Everest (8848 m), el techo del mundo, en invierno y sin oxígeno artificial. Una hazaña que no ha conseguido nadie en la historia.

captura-de-pantalla-2017-01-25-a-las-18-22-33

Bestalde, Hilero Zornotzan aldizkariaren 25. urteurrena ospatzen ari gara aurten, eta bereziki, urteko lehen hilabete honetan. Jabi Atutxa zornotzarra erreferente bilakatu da jada herri aldizkari eta webguneetako kazetaritzari dagokionean; 25 urte, teknologia berriak uztartuz, inguruko pertsona arruntei protagonismoa ematen eta herriarentzako lanean.

Por otro lado, estamos celebrando el 25 aniversario de la revista Hilero Zornotzan que este mes tiene mucho que celebrar. Por lo tanto, me gustaría hacer especial mención a su director Jabi Atutxa que durante tantos años es ya un referente en el mundo de la prensa local; puesto que lleva 25 años apostando por las nuevas tecnologías, dando protagonismo a gente que tiene algo que contar y trabajando por y para el pueblo.

captura-de-pantalla-2017-01-25-a-las-18-22-56

Ohorea da niretzat aldizkari berezi honen lehen orrialdea Alexi buruzko neure artikulua izatea. Hortaz, abenturaren hastapen, prozesu eta xehetasunen ingurukoekin uzten zaituztet. Gurutzatu ditzagun atzamarrak munduko kirolari onenetako baten alde, historiaren alde.

Es un honor para mi estrenar la primera página de la revista del aniversario con un reportaje sobre Alex. Por lo tanto, os dejo con los entresijos de la aventura más apasionante del mundo. Cruzemos nuestros dedos por un alpinista que está haciendo historia.

Gailurrean ikusiko dugu elkar, osasuna!

Nos encontraremos en la cima. ¡Salud!

Amaia

🙂

Comments are closed.