TEST: ADIDAS PUREBOOST X

Kilometroak luze egiten dira, hankak ere kexatzen hasiak dira, buruak erantzun egiten du eta aurrera jarraitzen duzu. Indartsu sentitzen zara, bizkor, inoiz baino gehiago eman nahi duzu, eta bide horretan erosotasuna ezinbestekoa da.

Los kilómetros pesan, las piernas lo notan, la cabeza responde y sigues adelante. Te ves fuerte, te sientes ágil y quieres superarte como nunca. En ese camino la comodidad es esencial.

12874577_10204016367087739_1958701150_o

EZAUGARRIAK / CARACTERÍSTICAS:

  • Marca: Adidas
  • Modelo: AdidasPureBoost X
  • Peso: 184 gr.
  • Drop: 9 mm.
  • Perfil trasero: 5 mm.
  • Perfil delantero: 5 mm.
  • Uso: Entrenamiento/competición
  • Distancias: Perfecta para medias y cortas distancias
  • Diseñada para: Corredoras de pisada neutra que buscan una sensación natural.
  • Características principales: Ligereza, amortiguación y adaptabilidad al pie.
  • Detalles: El arco plantar no toca la mediasuela, sólo 3 ojales a cada lado para los cordones, upper y malla proporcionan sensación de “pie estrecho”.

12443388_10204016366887734_1396049703_o

Horrexegatik, Adidasek denboraldi berri honetarako atera duen berritasunetako bat dakarkizuet: emakumeentzako Adidas PureBOOST X. Bai, bai, ondo irakurri duzue, “emakumeentzako”. Oraindik ere arraro xamar egiten zaigu argibide hau irakurtzea edota entzutea, emakumeek egun erabiltzen dituzten oinetakoak mutilen modeloen moldaketak baitira. Baina badirudi, pixkanaka-pixkanaka gizartea aldatzen dihoala eta emakumeok horrenbeste urtetan faltan bota dugun errespetua irabazten hasiak garela -oraindik ere, asko falta den arren-. Horrexegatik, Adidasek horren alde egitea erabaki eta mundu zabaleko hainbat kirolariren indarrak batu ditu, zapatila berritzaile bati hitza emateko.

Por ello, hoy os traigo una de las novedades principales que ha desarrollado Adidas para esta nueva temporada de running: las Adidas PureBOOST X para mujer. Si, si, lo habéis leído bien, “para mujer”. Todavía se nos hace raro oír tal aclaración, puesto que la mayoría de modelos de zapatillas femeninos son adaptaciones de los modelos masculinos. Pero la sociedad está cambiando, y la mujer está consiguiendo el respeto del que durante muchos años no ha gozado. Por ello, Adidas ha apostado por la causa y ha unido sus fuerzas con mujeres deportistas de todo el mundo, para crear una innovadora zapatilla de running que no deja a nadie indiferente.

12528566_10204016367247743_426828240_o

12380631_10204016367287744_1006564491_o

12516852_10204016366927735_1071466217_o

NOLAKOA DA?

Lehen begi bista batean, txundigarriak dira. Jakingura sorrarazten dute eta arku berri eta iraultzaileak aho zabalik uzten gaitu, zerbait arraroa da. Aipatzekoa da bakoitzean gero eta gehiago garela, kirol materialen prestazioei erreparatzen diogunak. Horren adibide da, hain zuzen ere, gori-gorian dagoen BOOST teknologia: berau osatzen duten kapsula txikien egitura zelularrari esker energia eraldatu egiten duena. Azken finean, korrika hobe, erosoago eta eraginkorrago egiten laguntzen duen era berean, energia gutxiago gastatzen  ere lagunduko diguna.

Dakigunez, modak behin eta berriz aldatzen dira, eta berritasunak berritasun izateari uzten diote beste produktu berri batek gainditzen dituenean; hala ere, eta nire uste apalean, BOOST-a gelditzeko etorri dela uste dut –bai, gutxienez, nire armairuan, eta jakin izan dudanez, hainbat korrikalarirenetan ere bai-. Nire aburuz, teknologia honek eskaintzen dizkigun onurak slogan sinple bat edota kanpaina on bat baino askoz egiazkoagoak dira, gure etxeetaraino heltzen baitira entrenamendu on baten ostean sentsazio onak utziz.

¿DE QUÉ SE TRATA?

A primera vista, resulta impactante. La curiosidad te atrapa y el nuevo y revolucionario arco se adueña de tu asombro. Cada vez somos más los aficionados que valoramos las prestaciones y la tecnología que ofrece el material deportivo. Un claro ejemplo de ello es el revuelo que se ha creado en torno al sonado BOOSTinnovación tecnológica que transforma la energía gracias a la estructura celular de las pequeñas capsulas que lo componen. En esencia, una novedad que nos ayuda a correr mejor, más cómodo, eficiente y con un menor gasto energético.

Como bien sabemos, las modas pasan, y las novedades dejan de ser tal cuando algo nuevo les supera; sinceramente, creo que el BOOST no es una moda pasajera y ha llegado para quedarse –si, por lo menos, en mi armario, y como he podido saber en mi labor de periodista deportivo, en el de muchos corredores-. A mi parecer, los beneficios que aporta dicha tecnología van más allá de un simple slogan y una buena campaña, puesto que llegan hasta nuestras casas dejándonos un buen sabor de boca tras un eficiente entrenamiento.

12874478_10204019488685777_1647608136_o

ZER ESKAINTZEN DIGU?

BOOST-a osatzen duen material pikortatuak oina lurrean zapaltzean eragindako amortiguazio horren energia gordetzeko ahalmena eskaintzen du, oinaren aireratzeko momentuko bultzadarekin askatzeko. Gainera, arkuak eskaintzen duen sentsazioari ere aipagarria deritzot, guzti honek bat eginez gero, terreno desberdinek gure artikulazioetan eragiten duten inpaktuari aurre egitea lortuko baitugu.

Bestalde, gure beharrizanetara egokitzeko erraztasuna ere azpimarratu nahi nuke; berau jaztean bera baita gure hankara egokitzen dena, eta ez, ordea, maiz gertatzen den legez, gu egokitu behar izatea zapatilara. Malgutasuna du ezaugarri, goma elastiko baten gisa jarduten du, oinari erosotasun extra bat eskainiz. Gainera, zapatila berriek sorrarazi ohi dituzten urradurak saihesten ditu, batez ere, oinetako desegokiengatik edota gorputzeko deskonpentsazioak dituzten pertsonetan. Hala ere, aholku gisa, zapatila hauekin saihestu itzazu baxuegiak diren galtzerdiak.

¿QUÉ NOS APORTA?

El material granulado que aporta el BOOST guarda la energía que hemos generado en la amortiguación al apoyar el pie en el suelo, para liberarla en el momento del despegue con una ayuda en la impulsión. Todo ello se suma a la sensación única que nos aporta el arco, que al mismo tiempo, transmite una protección que nuestros pies exigen tras el impacto que generan los diferentes terrenos –sobre todo, el asfalto- en nuestras articulaciones.

Quisiera subrayar por otro lado, la comodidad que aporta la zapatilla al ajustarse a nuestras necesidades; siendo ella la encargada de adaptarse a nosotras, y no por el contrario, amoldarnos nosotras a ella como en la mayoría de ocasiones. Es una sensación digna de mencionar, puesto que se envuelve como si de una goma elástica se tratase,ofreciendo un mayor confort y una mayor flexibilidad. Además, evita las rozaduras propias de las zapatillas de running nuevas, sobre todo en la gente que tiene deformaciones creadas por un calzado inadecuado o por una descompensación del cuerpo. Como consejo propio, conviene que utilices un calcetín que no sea extremadamente tobillero.

12722673_10204038442119601_1676252905_o

LABURPEN GISA:

Zapatila arin, eroso eta desberdin baten bila bazabiltza, honakoa gomendatzen dizut. Eta, zure bikotearekin detaile bat eduki nahi izanez gero, aukera polita duzu. Denboraldi honetan aurretik ditugun erronka guztiei gogoz heltzeko eragingarria izan baitaiteke; nahi zure lehenengo 5 edo 10 K egitea, nahi maratoi bat egitea baduzu helburu. Zugan konfiantza izatea eta zure beharrizanetara ondo egokitzen den materiala aukeratzean datza garaipena. Horrexegatik, hilabete hauetan PureBOOST X zapatila hauek probatu, eta Donejakue Bideko ibilbide luzeko terreno desberdinetan eurekin aritu ostean, kirol oinetakoen industrian berritasun aipagarria dela baieztatu dezaket; batez ere, emakumeen oinetakoen artean.

EN RESUMEN:

Si lo que buscas es una zapatilla ligera, cómoda, y diferente, te aconsejo esta zapatilla de running. Y si estas pensando en tener un detalle con tu pareja, esta es tu oportunidad. Es un buen aliciente para coger con ganas todos los retos que se nos presentan esta temporada; ya sea, correr tus primeros 5K o 10K. El secreto está en confiar en tí y en equiparte con el material que mejor se ajuste a tus necesidades. Por ello, tras probar durante estos meses las PureBOOST X y ponerlas a prueba en el largo recorrido del Camino de Santiago en varios terrenos, estoy convencida de que es una verdadera innovación en la industria del calzado deportivo; y especialmente, en el femenino.

12874427_10204045012563858_793512226_o

NON TOPA DEZAKET?

Forum Sport dendetan 3 kolore desberdinetan aurki ditzakezu. Gainera, argazkietako erropekin ere konbinatu ditzakezue: running kamiseta Adidas Run Tee W eta/edo running praka Adidas Grete MSH 2. Biek %5-eko deskontua dute bazkideentzako eta hainbat koloretan daude eskuragai. Hortaz, jo ezazu hurbilen duzun Forum Sport dendara eta proba itzazu. Harrituko zaituzte.

¿DÓNDE LO PUEDO ENCONTRAR?

Forum Sport te ofrece este nuevo calzado en 3 acabados de color y la puedes combinar con las prendas que muestro en las fotografías: camiseta running Adidas Run Tee W. y/o pantalón running Adidas Grete MSH 2. Ambos con descuento de 5% para socios y disponibles en varios colores. Acude a tu tienda Forum Sport más cercana, y pruébala. Te enganchará.

12873623_10204019536206965_440428775_o

Fotos: Kiril Kovalchuc

Ondo izan eta hobeto bizi!

¡Disfrutar de la vida!

Amaia

🙂

Comments are closed.