RECORD KILOMETRO VERTICAL AVENTON, SALOMON

Helloo!!

img_0522

(EUS) Badauka zerbait Astuariasek; badaukate zerbait Europako mendiek. Ikaragarria da hein txiki batean horrenbesteko desnibela metatzea. Gogorra bezain erakargarria da nolabait mendizaleon begietan. Arenas de Cabralesera iritsi eta erronka polit bat genuen aurretik; zein eta Kilometro Bertikal bateko munduko marka hautsi nahi duten norbegiar eta kataluniar baten erronkaren parte izatea. Itzela, benetan. Ilea hankaz gora jartzeko modukoa kirolari handi hauen maila eta gorputzaldia saltsa honetan sartzeko. Momentuz, Philip Götsch-ek baitu balentria 2017an Fullyko 1900 metroak eta 1000 metroko desnibel positiboak 28’53’’ denboran burutzean.

Stian Angermund (besteak beste, Zegama 2017ko bertikaleko eta Zegama 2017ko irabazlea) zen faborito eta horretara zetorren Norbegia atzean utzi eta Asturiaseko paisai ikaragarrietan murgildu zenean. Berarekin batera, Jan Margarit zetorren, trailrunning munduak duen harribitxirik handiena, 20 urteko kirolaria bertikaletan jaioa da (munduko azpitxapelduna izandakoa) eta ematen ari den mailak ez du parekorik (aurreko astean, Kanpezu-Ioar irabazi zuen eta Zegama bere lehen maratoia izango da, badaki honek nola hasi ondo gauzak… 😉 ). Stianen antzera, tipo umila eta hurbilekoa, gaitasun fisiko ikusgarriekin.

Biek egingo zuten saiakera, Fullyko marka gogoan, Aventonek dituen 1.880 m eta 1008 m d+-ak ahalik eta denbora gutxienean eginez. Asteartean, erronkaren aurreko egunean, ibilbidea ezagutzen joan ziren eta aurreko egunetan egindako euriteen ostean, bidea ez zegoen batere ondo marka hausteko, hala ere, asko gustatu zitzaien eta Europako eta munduko bertikalik gogorrenetako honetan murgiltzeko irrikitan zeuden. Arratsalde horretan, aurkezpen ofiziala egin zuten salomon taldekoek eta bertan, 100 metroro kamera hartuko zuten korrikalariei azalpenak eman zizkieten, lehen metrotik azkeneraino grabatzea baitzen helburua.

Asteazkena, erronkaren eguna. Oraingoan bai, iritsi zen unea. Goizean goiz abiatu ginen berriz ere gora eta bazirudien oraingoan ibilbidea hobeto zegoela, lehorrago bai, behintzat, nahiz eta oraindik ere tarte batzuetan hankak atzera egiten zuen, laban. 3,2,1… Go Stian and Jan, GO! Ikaragarria, benetan, Angermundek ibilbide guzti-guztia korrika egin zuela, eta Jan gertu baina pixkat deskolgatuta makilekin egurrean. Norbegiarrak 31’01’’-ean gelditu zuen kronoa eta kataluniar gazteak 33’10ean. Ikaragarria. Ez zuten marka haustea lortu, baina oso zaila zen Fullyko igoeran eskaloiak baitaude eta horretarako prestatuagoa dago, hau basatiagoa da, mendia bera. Hala ere, erakustaldi bikaina eman zuten, euren marka propioak gaindituz eta biek Aventoneko marka hautsiz, 34’ 02’’ an zegoela. Zer uste duzue Fullyn bertan izango bazen hautsiko zutela? Ba al dago erarik nahiz ta distantzia antzerakoa izan ibilbidearen zailtasuna neurtzeko? Kilian Jornet lesionatu ez bazen ta aurreikusita zegoen moduan bertan egongo bazen sortuko zen lehiarekin denbora jaitsiko zutela uste duzu? Stianek makilak erabiltzen ikasiko balu jaitsiko luke? Gehiagotan probatuta eta ibilbidea lehorrago egon da lortuko zuten? Cabrales 3 Verticales lasterketaren barnean egingo bazen jaitsiko zuten denbora? 

Plazerra argazki hauek atera ahal izatea, Arri Studioa bidelagun izanik. Mila esker Ruben Carbajal, hau guztia posible egiteagatik, eta mendiko probengatik eta mendiagatik orokorrean, egiten dozun lan guztiagatik. Ez duzu parekorik, zuk bai meritua Europako Mendiak munduan barrena ezagutzera emateagatik !

••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••••

(CAS) ¿Qué tendrá Asturias para que en menos de un mes volvamos a ella? ¿Qué tendrán los Picos de Europa que nos enamora con cada mirada? Es increíble el desnivel que ese acumula en un espacio tan pequeño. Tan duro como bello; un atractivo ineludible para los amantes de la montaña. De ahí, el post que hoy nos ocupa, puesto que un noruego y un catalán llegaban (no es un chiste :P) a Arenas de Cabrales a intentar el récord del mundo en kilometro vertical. Increíble. Los pelos de punta al pensar la forma física que hay que tener para subir el temido Aventón, unos de los kilómetros verticales más duros del mundo corriendo. Y nosotras estaríamos allí para congelarlo en imágenes.

Por ahora, el récord lo estableció Philip Götsch en el 2017 en la Fully de suiza (1900 m 1000 m d+) en 28’53’’. Por lo tanto, el reto era bajar este tiempo, y para ello, Stian Angermund (entre otros logros, vencedor del KV Zegama y de la maratón de Zegama 2017) llegaba desde noruega, entrenado específicamente para este reto, dispuesto a romper todas las estadísticas de Cabrales. Junto a él llegaba una de las jovenes promesas del trailrunning, que pese a su pronta edad (20 años) goza de una larga y fructuosa trayectoria deportiva proclamándose subcampeón del mundo de kilometro vertical, campeón de la Kanpezu-Ioar este pasado domingo, y preparándose para disputar su primera maratón de montaña, nada más y nada menos que la Zegama… como él nos dijo “las cosas hay que empezarlas a lo grande! Ja ja “. Al igual que Stian, dos deportistas humildes y cercanos, con una calidad increíble.

Ambos realizarían el intento de récord, y para ello, el día anterior salieron a conocer el recorrido. Se quedaron asombrados con el grado de verticalidad y les encantó. Sin embargo, algunos tramos estaban muy mojados y resbalan demasiado para poder hacer el récord. Ese mismo día, sería la presentación oficial en el que el equipo Salomon explicaban a todos los corredores que cada 100 metros cogerían la gopro para grabarlo todo.

Miércoles, día de la batalla. Esta vez sí. Llegaba el momento de ponerse a prueba. A primera de la mañana volvíamos a ascender hacia la cima, y aunque estaba más seco que el día anterior, todavía había tramos complicados en el que los pies retrocedían, y la lluvia acechaba. 3,2,1… GO Stian and Jan, GO! Increíble la proeza de Angermund corriendo durante TODA la subida. Tras él llegaba Margarit un poco más descolgado, pero a un ritmo vertiginoso de la mano de sus queridos bastones. El noruego paraba el crono el 31’01’’ y el catalán lo hacía en 33’01’’. Increíble. Lamentablemente, no consiguieron superar el récord antes mencionado, sin embargo, la Fully está preparado para ello, tiene escalones, sin embargo,este recorrido es mucho más salvaje, más montañero. Es difícil equipararlos. De todos modos, dieron un gran espectáculo y superaron su propia marca en kilómetro vertical, además de superar la marca del Aventón que estaba en 34’02’’. Y ahora, decidme… ¿Creéis que si fuese en el Fully lo habrían batido? ¿Creéis que hay alguna forma de equiparar varios recorridos teniendo en cuenta la diferencia de dificiltad/dureza a pesar de la misma distancia?¿Si Kilian Jornet no se hubiese lesionado y estaría allí como estaba previsto, rebajarían el tiempo con la bonita lucha que se crearía entre los tres? ¿Creéis que si Stian aprendería a subir con bastones rebajaría el tiempo? ¿Creéis que entrenando específicamente en el recorrido y si estaría más seco lo habrían conseguido? Y por último… ¿creéis que si lo intentarían el día de la prueba de cabrales 3 verticales romperían la marca?

Por último, ha sido un verdadero placer formar parte de este sueño acompaña de Arri Studioa y haber podido captar estas fotografías. No tengo más que palabras de agradecimiento para Ruben Carbajal que ha hecho posible todo esto. Gracias también por todo lo que haces por las pruebas de montaña y por la mundo de la montaña en general. ¡Merito el tuyo por abrir Picos de Europa al mundo!

_mg_0005

_mg_9978

_mg_9952

_mg_9937

_mg_9927

_mg_9911

ar5_0269

_mg_9669-2

_mg_9681

_mg_9676

_mg_9685

_mg_9705

_mg_9710

_mg_9713

_mg_9763

_mg_9727

_mg_9756

_mg_9796

_mg_9800

_mg_9816

_mg_9822

_mg_9839

_mg_9845

_mg_9850

_mg_9857

_mg_9865

_mg_9858

_mg_9888

_mg_9896

_mg_9892

ar5_0187

1

_mg_0046

_mg_0053

_mg_0060

_mg_0081-2

_mg_0099-2

_mg_0082

_mg_0101-2

_mg_0106

_mg_0093

_mg_0091

_mg_0086-2

_mg_0113

img_0108

ar5_0349

ar5_0738

ar5_0741

ar5_0513

Ondo izan eta hobeto bizi!

¡Disfrutar de la vida!

_mg_9849

Amaia

🙂

Comments are closed.