KOLAZIÑOKO MENDI EGUNA 2016 / DÍA DE LA MONTAÑA EN BEDIA

Badira hainbat lasterketa munduan, beste hainbat Euskal Herrian, eta beste horrenbeste Bizkaian ere. Baina ez hainbeste 1.000 biztanle inguru dituen Arratiako Bailarako herri txiki batean. Bedia da bera, Kolaziñoko Mendi Egunaren erdigune eta bihotza, eta iaz estreinakoz egin zuten festak jarraipena izan du aurten; ez kasualitatez, ordea, lan asko eginda baizik.

Se celebran varias carreras en el mundo, algunas de ellas en el País Vasco, y otras tantas en Vizcaya. Pero, en un pequeño pueblo del valle de Arratia de en torno a unos 1000 habitantes, creerme que no tantas. Hablamos de Bedia, protagonista y corazón de la Kolaziñoko Mendi Eguna. La fiesta ha tenido lugar una vez más, en el mismo escenario en el que el año pasado se inauguraba esta bonita cita.

Kolaziñoko (36) (Large)

Oso aberasgarria izaten da kirol ekintzen bitartez herri berriak ezagutzea. Ingurukook soberan ezagutzen dugu Bedia eta bertako jentea, baina larunbat honetan bertara hurbildu ziren askok ez zekiten herri hau existitzen zenik ere; ez eta herri txiki, infernu handi programan oraindik atera ez delako.

Resulta muy enriquecedor conocer nuevos lugares a través del deporte. Los de la zona conocemos de sobra Bedia y sus habitantes, pero muchos de los que el pasado sábado se acercaron a este pequeño pueblo, no sabían ni que existía; entre otras cosas, porque todavía no ha salido ni en el programa “Herri txiki infernu handi” de EITB.

Kolaziñoko (94) (Large)

Kolaziñoko (91) (Large)

Mendi martxa, btt eta mendi lasterketa. Zaila izaten da hirurak uztartzea, baina polita era berean, hiru modalitateak bateratzea. Horixe da gutxienez, 22 urteko irakasle baten ametsa: mendi inguruan egiten diren hiru kirol hauek bere sustraietatik igarotzea, bere entrenamendu tokiak ezagutaraztera ematea, horren ezaguna ez den herri txiki hau bizirik dagoela aldarrikatzea eta egun batez, inguruko denak biltzea ilusio baten alde.

Marcha por montaña, btt y carrera. No es tarea fácil reunir estas tres disciplinas de una manera bonita y eficaz. Pero las dificultades no son rival para el sueño de un joven profesor de 22 años, puesto que el amor por su tierra, por dar a conocer su zona de entrenamiento y demostrar a todos los vascos que en Bedia hay vida y que tienen ganas de enseñar al mundo que son capaces de afrontar todos los retos que se proponen.

Kolaziñoko (35) (Large)

Kolaziñoko (42) (Large)

Kolaziñoko (4) (Large)

Jokin Zabala eta bere taldeak lan itzela egin du, eta ez zait gustatzen niri lorak edozelan botatzea, proba guztiak antolatzen dituztenek baitaukate nire miresmena, baina azpimarragarria iruditzen zait maitasun eta atentzio handiz egiten diren probak ere goraipatzea; hala nola, sare sozialetara ia egunero zerbait igotzea probaren berri ematen, Lukas Zabala aitak eskuz egitea egurrezko garaikurrak, eta bidean aurki ditzakegun egurrezko markak, bere arreba den Zuriñek ezaguna dudan gaixotasuna izanda, proban irabazitako diruaren zati bat Epilepsiaren Bizkaiko Federazioari (ABEPI) ematea, bideoklip eta abesti bat egitea Hogota Produkzioak eta Zeinke taldearen eskutik, zubi bat eraikitzea probarako espreski, eta beste hainbat gauzak. Aipagarriak iruditzen zaizkit, konturatu gaitezen lasterketen atzean nolako lana dagoen eta belaunaldi berriek lan karga hori egiteko prest badaude, zerbait ondo egiten ari garen seinale dela ohar gaitezen.

Jokin Zabala y su grupo han hecho un muy buen trabajo, y no soy yo de echar flores por echar, pero a veces, hay que saber valorar públicamente el trabajo que se realiza con tanto cariño e ilusión… por poner algún ejemplo: casi todos los días han ido subiendo contenido e información sobre las carreras a las redes sociales, el padre del organizador, Lukas Zabala, ha tallado a mano todos los trofeos de los ganadores y las marcas de madera que han ido colocando en el recorrido, un porcentaje del dinero obtenido lo han donado ABEPI Asociación Vizcaína de Epilepsia, de la que es miembro Zuriñe, la hermana. Por otro lado, junto a Hogota Produkzioak rodaron un spot para promocionar las carreras, y el grupo Zeinke creó una canción para dar nota a este día de la montaña-. Y por último, entre otras muchas cosas, crearon un puente de madera específico para la prueba. Varias cosas que me parecen dignos de mencionar para que nos demos cuenta del trabajo que hay detrás de esas pocas horas que duran las pruebas. Además, si las nuevas generaciones están dispuestas a afrontar dicha responsabilidad y carga de trabajo, es porque algo estaremos haciendo bien.

Kolaziñoko (2) (Large)

Kolaziñoko (93) (Large)

Kolaziñoko (84) (Large)

Iazko ibilbidea dezente zaildu da aurton, 26 km ingurura luzatuz. Parte-hartzaileen hitzetan, lasterketa gogorra. Julen Ozaeta durangarra izan zen bertan azkarrena (02:06), erritmo aldaketa bat medio, gainean zituen taldekide eta etsaiengandik alde eginez. “Egurrezko garaikurra asko gustatzen zitzaidan, eta soilik berau etxera eramatearren merezi zuen gaur dena ematera irtetea”, adierazi zigun Ozaetak. Arrolape taldeko kideak dardarka utzi zituen denak lasterketaren zati handi bat bakarrik eginez. Maila itzela eman zuen Julenek eta denboraldiari aurre egiteko prest dagoela baieztatu zuen. Hala ere, ez zituen gauzak erraz izan, atzetik baitzituen Joanes Goitisolo handia, Axier Alonso, … hasieratik argi zegoen Joanesek estu hartuko zuela Julen, lagun biren arteko pike sanoa bizituz, eta azkenean, aipatutako orden honetan osotu zuten kalitatezko podiuma.

Este año ha variado el recorrido, lo han alargado a 26 kilómetros y el desnivel y la dificultad han aumentado considerablemente. El durangués Julen Ozaeta no perdió oportunidad para estrenarse a lo grande esta temporada y se adjudicó la Kolaziñoko en un tiempo de 2 horas y 6 minutos. Con un vertiginoso cambio de ritmo se alejo de sus compañeros y realizo gran parte de la carrera escapado. “Cuando vi que el premio era este bonito trofeo de madera, no dude ni un segundo, tenía que ser mío. Un buen comienzo para ir cogiendo confianza de cara a los nuevos retos”, explicó Ozaeta. Pero el de Arrolape no lo tuvo nada facil, porque en la pelea de gallos le seguía su compañero de equipo, el joven Joanes Goitisolo que se encuentra en una forma física envidiable, y tras él llegaba Axier Alonso completando un pódium de calidad.

Kolaziñoko (37) (Large)

Kolaziñoko (39) (Large)

Kolaziñoko (41) (Large)

Kolaziñoko (100)

Emakumezkoetan, Zuriñe Frutosek (02:46) bere egin zuen iaz Paule Zenikazelaiak estreinatutako lehen postua. Artziniegako lasterkaria itzel dabil, proposatzen den guztia lortzeko gai dela erakutsi digu behin eta berriz ere; dela mendi lasterketa, dela duatloia, dela bbt, dela orientazioko froga. Denetarik egitea gustatzen zaio, eta emaitzek diotenez, gozatzeaz gain, eraginkorra da oso. Bigarren, Zegamako Saioa Arkonadak egin zuen lasterketa ederra burutuz, eta podiuma osotuz, deitura italiarreko gasteiztarra, Rafaella Ciavola.

Entre las féminas, el espectáculo no era para menos. Zuriñe Frutos lideró la carrera de principio a fin coronando la Kolaziñoko en 2 horas y 46 minutos y cogiendo el relevo que dejo Paule Zenikazelaia el año pasado. La corredora de Artziniega está imparable, es capaz de conseguir todo lo que se propone, ya sea en la carreras por montaña, en los duatlones, en el btt o en las pruebas de orientación. Le da a todos los palos, y además de disfrutar, demuestra ser eficaz en todas ellas. En segundo puesto llegaba la montañera de Zegama, Saioa Arkonada, y en tercer lugar, la vitoriana de nombre italiano, Rafaella Ciavola, que completaban el interesante pódium de la plaza de Bedia.

Kolaziñoko (12) (Large)

Kolaziñoko (14) (Large)

Kolaziñoko (65) (Large)

Oro har, Mandoiarako igoera eta bertako panoramika azpimarratu zuten parte-hartzaileek, eta asko sufrituta, kilometroetan barrena gozatu ederra hartu zutela kontatzen zuten hanketako lokatz festari erreparatzen zioten bitartean. Datorren urtera arte, Kolaziñoko!

Para finalizar, los participantes quisieron subrayar la bonita subida a Mandoia y la increible panorámica que ofrecía la cima de Arratia, parte del bonito recorrido en el que sufrimiento y el barro se sumaban a la gran fiesta que se respira en torno a la Kolaziñoko Mendi Eguna. ¡Hasta el año que viene, Bedia!

Kolaziñoko (86) - copia (Large)

Kolaziñoko (81) (Large)

Kolaziñoko (77) (Large)

Kolaziñoko (75) (Large)

Kolaziñoko (70) (Large)

Kolaziñoko (63) (Large)

Kolaziñoko (62) (Large)

Kolaziñoko (57) (Large)

Kolaziñoko (56) (Large)

Kolaziñoko (54) (Large)

Kolaziñoko (44) (Large)

Kolaziñoko (43) (Large)

Kolaziñoko (34) (Large)

Kolaziñoko (9) (Large)

Kolaziñoko (28) (Large)

Kolaziñoko (26) (Large)

Kolaziñoko (20) (Large)

HAINBAT PARTE-HARTZAILEEN ARGAZKIAK, HEMEN / FOTOGRAFÍAS DE ALGUNOS DE LOS PARTICIPANTES, AQUÍ

Sin título1

Ondo izan eta hobeto bizi!

¡Disfrutar de la vida!

Kolaziñoko (15) (Large)

Amaia

🙂

Comments are closed.