GORBEIA SUZIEN 2013

DSC_0542a (40)

Arratiako bailaran murgildu gara berriz ere gaurkoan. Asteburu honetan Zeanurira hurbildu gara edota bizkaitarron ahotan, “Zeanire”.

Gorbeialdea oso maitatua da Euskal Herrian. Izan ere, Gorbeiako Parke naturalak, aniztasun handia eskaintzen du naturari eta ondareari dagokionez. Gainera, paraje ikaragarria izateaz gain, Gorbeiako gailurrak eta bere gurutzeak balio sinboliko handia du euskaldunontzat.

Gailurra, Bizkaia eta Arabaren artean kokatzen da eta bere  1482 metrotako altitudearekin, Euskal Herriko tontorrik altuenetarikoa dugu. Ezaugarri guzti hauek,  ibilbide batean biltzeko asmoz sortu zen iaz, Gorbeia Suzien mendi lasterketa eta martxa. Eta aurton, arrakastatsu errepikatu dute. Hona hemen ba, Gorbeia Suzien Euskal Herriko txapelketa 2013:

gorbeia2Berotzen hasia da Zeanuri. Inguruko bide guztiak korrikalariez beteta daude, alde batetik bestera berotzen. Urduritasuna sumatzen da giroan, bai korrikalarien aldetik, baita antolatzaileen aldetik ere. Dena perfektu ateratzea nahi dute eta horretarako, herriko eta inguruetako hainbat boluntarioek gogotsu dihardute.

DSC_0542a (7) DSC_0542a (9) DSC_0571 DSC_0542a (20)

“A sus puestos”, pelikulen eszena gisa, denak hurbildu ziren irteera puntura. Seinalea entzun eta abiada bizian irten ziren. Ez zegoen segundorik galtzerik, podiuma baitzegoen jokoan. Indarra buruan eta egonkortasuna hanketan, gogoak gutxienez izugarriak ziren. Bakoitzak bere erronka zuen. Batzuek lehenengo postua eskuratzea, beste batzuek aurrekoen marka haustea, besteek aldiz, iaz egin zuten denbora hobetzea, …etab. Dena dela, denek ilusioz hartu zuten Gorbeia Suzien desafioa.

DSC_0542a (35)

DSC_0542a (25) DSC_0542a (27)

Bitartean, herri guztia txaleko laranjaz josita zegoen. Herritar guztiak dena ematen ari zirela antzematen zen, ez baitziren geldirik egoten minutu bakar bat ere ez. Dena prest egon behar zen parte-hartzaileak heltzen zirenerako.

DSC_0542a (37) DSC_0542a (57) DSC_0542a (120) DSC_0542a (39) DSC_0957

Baina ez zaitezte larritu, sabela ondo betetzeko aukera zutelako geroago, kriston txahala baitzegoen haiei itxaroten! Ezta ba, makala! jaja

DSC_0677

Lasterketak horrenbesteko oihartzuna eduki zuen, dortsal guztiak bukatu zirela. Munduko toki desberdinetatik etorritako jendea bildu zen Arratiako inguruetan. Esaterako, promesa gizonezkoen txapelduna, Alemaniatik etorri zen eta honako hau, absolutuko 3.a, Kordobatik! Hori da hori, afisiñoa!

DSC_0542a (104)

Martxakoak arinago atera ziren, patxadaz disfrutatu ahal izateko ibilbide honetaz. Kilometro batzuetan korrika, besteetan oinez. Ez zuten presarik, soilik disfrutatzeko beta. Egun zoragarria atera baitzen, aproposa esango genukeena. Nahiz eta askok, Gorbeiako gurutzean zapatilak estu lotuta eraman behar, bertan zegoen haize bolada izugarria baitzen, hainbat txapel eta dortsal eraman zituen eta.

Orduak aurrera joan ahala, heltzen hasiak ziren parte-hartzaileak. Aurrenak, martxako lehenak izan ziren.

DSC_0922

DSC_0542a (61) DSC_0542a (62)

Geroago, lasterketetako lehenak:

DSC_0542a (70)

Gizonezkoen Kadete eta Juniorreko txapeldunak

DSC_0542a (71)

Asier Isusi, kadete gizonezkoen txapelduna

DSC_0542a (78)

Leire Fernandez, kadete emakumezkoen txapelduna

DSC_0762

Ander Garmendia, Junior gizonezkoen txapelduna

DSC_0542a (144)

Philip Reiter, promesa gizonezkoen txapelduna

DSC_0773

Andrea Garay promesa emakumezkoen txapelduna

DSC_0542a (94)

DSC_0542a (96)

Ionut Alin Zinca, absolutu gizonezkoen txapelduna

DSC_0068 DSC_0072

Leire Agirrezabala, absolutu emakumezkoen txapelduna

DSC_0007

Mikel Iruretagoiena, beterano gizonezkoen txapelduna

DSC_0317

Alizia Olazabal, beterano emakumezkoen txapelduna

Ionut Zincak irabazi du aurten ere, Gorbeia Suzien Euskal Herriko txapelketa. Iazko bere marka hautsi zuen, 2:28:27ko denboran osotuz lasterketa. Javier Crespok jarraitzen zion indartsu, 2:29:36ko denbora eginez. Hirugarrena, Zaid Ait Malek izan zen , 2:32:09ko denborarekin. Gainera, Malek-ek, bere bizipozarekin denok alaitu gintuen.

Horrela geratzen da beraz, mutilen podiuma:

DSC_0542a (107)

Javier Crespo, Ionut Zinca eta Zaid Ait Malek

Emakumezkoen artean, aipatzekoa da aurten Oihana Kortazar lesionatuta egon dela eta ezin izan duela lasterketan parte hartu, tamalez. Bestalde, urdinez jantzitako emakume indartsu bat heldu zen helmugara, iazko Oihanaren marka hautsiz, 3:03:42ko denboran osotu zuen lasterketa, Leire Agirrezabalak! Bere ostetik, Elena Loyo heldu zen 3:11:52ko denboran eta hirugarrena, Nuria Picas izan zen 3:13:16ko denboran osotuz lasterketa.

Horrela geratzen da beraz, nesken podiuma:

DSC_0180

Elena Loyo, Leire Agirrezabala eta Nuria Picas

ZORIONAK denoi eta zuei, bereziki, Ionut eta Leire!! Irabazteaz gain, markak hautsi baitituzue! Hori esfortzuarekin soilik lortzen da, segi horrela!! Bide luzea duzue egiteko eta!! 😉

Amaitzeko, bakarrik geratzen zait azpimarratzea, kamerarekin argazkiak egitean, parte-hartzaile guztien begirunea itzela izan zela eta denon esfortzu eta gogoak, Gorbeiako gure gurutzean islatuta geratu zirela. Zuek eman zeniotelako bizie Gorbeia Suzienen II. Edizioari!

DSC_0875

Hainbat parte-hartzaileren fotoak / Fotografías de algunos participantes

HURRENGORA ARTE,

Amaia

🙂

No Comments Yet.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.