GAUEKO KILOMETRO BERTIKALA / KILOMETRO VERTICAL NOCTURNA

Ongi etorri infernura!

¡Bienvenidos al infierno!

Buetraitz (34) (Large)

Buetraitz (35) (Large)

Euskal Herriko tokirik xarmangarrienetako bat, amildegi batean eraikitako historia: Arantzazu. Egunez, ikusgarria bada, gauez zer esanik ez. Bertara heldu eta Satanas deabruaren abestiak giroa berotzen zuen bitartean, parte hartzaileek dortsala jaso eta zaleak lasterketa jarraitzeko tokirik onenaren bila ziharduten.

Uno de los lugares más emblemáticos del País Vasco, historia sostenida en un acantilado: Aránzazu. Si de día es un paraje capaz de asombrar a cualquiera, de noche se convierte en aún más especial. Al llegar allí, retumbaba entre las piedras, la canción de Satanás, encargado de amenizar la fiesta. Mientras tanto, los participantes recogían su correspondiente dorsal y los aficionados se dirigían a encontrar la mejor localización para no perder detalle de la carrera.

Buetraitz (63) (Large)

Buetraitz (1) (Large)

Nik urteko helburuetako bat nuen lasterketa hau, bertikaletan estreinatzeko erronka polita, eta gainera, gauez. Baian aste eta erdi oso gaixorik, etxetik atera gabe  egon ostean, medikuek debekatu egin zidaten egitea… bertara heldu eta giroa ikustean itzela izan zen samina, baina kirolaria ez ezik, kazetaria ere banaiz, eta profesionaltasunez jokatuz, probaren berri ematea erabaki nuen.

Esta vertical era uno de mis objetivos de esta temporada, un bonito desafío para estrenarme en esta dura modalidad, y además, con el hándicap de celebrarse de noche. Pero, tras estar más de una semana y media enferma, sin salir de casa, los médicos me prohibieron participar. Al llegar allí, la pena que sentí fue impresionante, pero además de deportista, también soy periodista, y decidí ser profesional y cubrir dicha prueba.

Buetraitz (46) (Large)

2.7 kilometro eta 800 metroko desnibel positiboa. Bertikal gogorra bere horretan, gaueko hamarretan eman geniona hasiera, eta Buetraitzeko gailurra zuena helburu. Ez da ohikoa izaten horrelako bertikalak antolatzea, Ultra Pirineun antolatzen den Nit Pirineun soilik egon naiz antzeko ezaugarriak dituena; han, ordea, denak batera ateratzen dira, eta ez, denboraka.

2.7 km y 800 metros de desnivel positivo. Una vertical dura, sin tonterías, que tenía lugar a las diez de la noche en Aránzazu y finalizaba en la cima del monte Buetraitz. No es habitual organizar dichas carreras, a la única parecida a la que he asistido ha sido la Nit Pirineu que se celebra en la Ultra Pirineu; allí, en cambio, todos los corredores salían juntos, y no por tiempos.

Buetraitz (37) (Large)

Buetraitz (66) (Large)

Buetraitz (38) (Large)

Buetraitz (42) (Large)

Buetraitz (40) (Large)

Buetraitz (48) (Large)

Buetraitz (45) (Large)

Buetraitz (39) (Large)

Buetraitz (48) (Large)

Buetraitz (50) (Large)

Buetraitz (51) (Large)

Buetraitz (53) (Large)

Buetraitz (58) (Large)

Buetraitz (60) (Large)

Buetraitz (65) (Large)

Nahiz eta hurrengo egunean, Otañesen Espainiako Txapelketako Bertikala izan, herri gipuzkoarrean bildutako korrikalariak bertikalen espezialitateko onenetakoak genituen, eta ez zuten hutsik egin. Ezagutzen dutenentzat agian ez, baina horren ezaguna ez zenontzat, ezustekoa eman zuen Iban Murua elgoibartarrak Iñigo Lariz, Imanol Goñi edota Julen Aranguena bezalako korrikalarien aurrean, txapela eskuratuz. Gainera, hori gutxi balitz, probaren marka ere berak hautsi zuen. Elgoibartarren zorionerako, emakumezko azkarrenaren txapela ere Ainhoa Lendinezek jantzi zuen. Denetarik egiten duen elgoibartar honek maila itzela erakutsi zuen, espezialista diren Aitziber Ibarbia eta Maite Zabaleta gaindituz.

Aunque el siguiente día se celebraba EL Kilómetro Vertical del Campeonato de España en Otañes, los especialistas en verticales de la zona no quisieron perderse la cita y acudieron con todo el arsenal. Para los que lo conocen bien, igual no fue una sorpresa, pero para todos los demás, la victoria de Iban Murua fue inesperada. El de Elgoibar demostró ser un fuera de serie, para adjudicarse el triunfo y el récord de la prueba, ante corredores como Iñigo Lariz, Imanol Goñi o Julen Aranguena. Para orgullo de los elgoibartarras, el triunfo femenino se lo llevo Ainhoa Lendinez del Lizarpe. La polivalente elgoibartarra demostró encontrarse en un estado físico envidiable, mostrándose superior a especialistas como Aitziber Ibarbia y/o Maite Zabaleta.

Buetraitz (61) (Large)

Buetraitz (54) (Large)

Azken finean, lasterketa berezia bere horretan, norberak bere onena emateko egina, su artifizialen eta deabruaren oihu eta animoen eskutik, bertara hurbildu zen jende andanaren berotasunean Buetraitzeko gailurra geure egiteko erronka aproposa.

En términos generales, una carrera especial, idóneo para dar lo máximo de uno mismo y disfrutar entre fuegos artificiales, de todos los aplausos y ánimos del gran número de aficionados que acudieron a amenizar y disfrutar de la dura subida al Buetraitz.

Buetraitz (36) (Large)

Buetraitz (49) (Large)

HAINBAT PARTE-HARTZAILEREN ARGAZKIAK / FOTOGRAFÍAS DE ALGUNOS DE LOS PARTICIPANTES

Sin título

Ondo izan eta hobeto bizi!

¡No os olvidéis de disfrutar de la vida!

Buetraitz (57) (Large)

Amaia

🙂

Comments are closed.