LEIHOTIK BEGIRA… | DESDE LA VENTANA…

Hello!

Euskaraz

Konfinamendu edota koarentena egoeran dirau gure egunerokoak oraindik ere, eta denontzat zaila izaten ari den arren, egia esan, hainbat familia eta bakarrik dauden pertsona asko eta asko une latzak bizitzen ari dira.

Horrexegatik, ariketa garrantzitsua iruditzen zait goizean goizetik etxeko leihoak ireki eta aire garbia arnastearena. Duela aste batzuk barneratu nuen ohitura dut honakoa, Yogako maisu bati aditu ondoren, berak esaten zuenez, eguneko lehen haizea logelan sartzea, leihoan bertan segundo batzuk eman eta ondoren 5 arnasketa egin. Horixe berari ere bere maisuak helarazitakoa. Eguna hasteko era polita eta ederra, benetan.

Gainera, egunotan barneratu dudan bestelako ohituren artean, eta gaurkoan dakarkizuedan post honi errefrentzia eginez, neure argazki kamerei ahalik eta probetxu gehien atera nahian, etxeko leiho batetik urrunetara ikusten ditugun neure mendi maiteei hainbat eta hainbat argazki ateratzen dizkiet, egunotan ditugun aldaketa metereologikoek bakoitzean argazki bat eskaintzen baitute.

Hor daudela ikuste soilak begien gozamenerako opari ederra da eta ikaragarri betetzen nau (itsaso inguruan bizi zaretenok itsasoarekin gertatuko zaizuen bezala), nahiz eta kilometro batzuek banatzen gaituzten, 300 mm-ko teleobjektiboari esker, gertuago sentitzen ditut eta zuekin ere partekatzea gustatuko litzaidake. Izan ere, txiki-txikitatik mendiak ikusteak soilik barne bakea helarazten dit. Nahiz eta egunero bertan egon ezin naize, ikusteak nolabit bete egiten nahi. Bertan daudela jakiteak indarra ematen dit.

Hortaz, gaurkoan, konfinamendua segundo batez arindu nahian, egunotan atera ditudan argazkietako bat dakarkizuet. Bertan, dotorezi handiarkein aurkezten zaigu Untzillatx alde batean, eta lainoa beti bidelagun duen Anboto ikus dezakegu.

Une batez bada ere, niri eskaintzen didan bake eta miresmen hori sentitzea opa dizuet. Segi aurrera eta sare sozialetan ikusiko dugu elkar @mendialdiak instagramean eta @mendialdiakamaia Facebook orrialdean.

En castellano

Seguimos en confinamiento y la verdad es que son épocas difíciles para muchas familias y para muchas personas que están completamente solas en sus casas.

Por ello, os propongo un ejercicio que consiste en abrir las ventanas de la casa donde habitamos y respirar el aire fresco nada más levantarnos de la cama. Un hábito que he interiorizado todas las mañanas nada más levantarme y que antes no lo hacia, primeramente ventilar la habitación pero ahora me he dado cuenta que de esta manera ventilamos también el cerebro ja, ja. Por lo tanto, después de leer un artículo a un maestro de yoga la importancia de  abrir la ventana y quedarnos unos segundos mirando el paisaje hasta sentir en el cuerpo el aire fresco de la mañana y completarlo después con cinco respiraciones.

Además, otro de los hábitos que he interiorizado estos días y por el que me he animado a escribir este post, es poder dedicarle más tiempo a mis cámaras de fotografía y a capturar imágenes de las montañas al igual que grabar timelapse de los cambios metereológicos que nos deslumbran estos días.

Tengo la suerte de que las ventanas de una de las habitaciones de mi casa, tienen la vista a las montañas, y de esta manera siento las montañas que más admiro y tanto anhelo un poco más cerca de mí y aunque nos separan unos kilómetros de distancia he conseguido la forma de estar cerca de ellas gracias a mi teleobjetivo de 300 mm. Desde muy pequeña siento una gran necesidad de ver las montañas, aunque no esté en ellas, necesito (quiero) verlas. Me dan mucha paz interior el saber que están ahí.

Os presento una de las fotografías que he congelado estos días en el que apreciamos el Untzillatx tan majestuoso como siempre y el Anboto tan misterioso como es habitual con su querida niebla que la protege.

¡Espero que os transmita la paz de la que os hablaba! Os veo en nuestras redes sociales para seguir en contacto: @mendialdiak en Instagram y en la página @mendialdiakamaia en Facebook.

mendialdiak leihotik ventana untzillatx anboto

Ánimo… ¡un fuerte abrazo!

Eutsi goiari… besarkada handi bat!

Amaia

🙂

 

Comments are closed.