KURUTZEBERRI (1.155 M): IKUSPEGI MAGIKOA | UNA VISTA MÁGICA

Hello!

Mendialdiak Kurtzeberri 4

Mendialdiak, Kurtzeberri 3

(EUS):

Debagoiena alderantz joko dugu, 1.155 metro dituen Kurutzeberri mendiak eskaintzen digun ikuspegi magikoari so egiteko asmoarekin. Une honetan, etxean egon behar dugu, Covid-19 birusari aurre egin ahal izateko, baina ederra da ohartzea nolako inguruak ditugu gurean eta hartu beharrezko neurri hauei ahalik eta azkarren men egiten baldin badiegu, orduan eta lehenago atera ahal izango gara etxetik pandemiari aurre eginez eta aske sentiarazten gaituzten tokietara joan. Egun hauetan, beraz, bai hemendik, bai bereziki sare sozialetatik: Facebook (Mendialdiak Amaia) eta instagram (@mendialdiak) hainbat eduki sortzen nabil. bai zuekin partekatzeko gordeta ditudan ibilbideak, bai  etxean egin ahal izateko entrenamenduak, bai errezeta errez eta osasuntsuak, mendiko aholkuak, etab, egonaldia arintzeko asmoarekin.

(CAS):

Nos adentramos en los rincones de Debagoiena para ascender a una de las montañas más características de la zona, el Kurutzeberri (1.155 m) que ofrece una vista mágica de la zona y el pantano de Urkulu. En estos momentos, debemos permanecer en casa para frenar la evasión del virus del Covid-19 y en estos días de confinamiento en el que se ha decretado el estado de alarma y pandemia, es vital darnos cuenta de que esto es necesario para poder disfrutar posteriormente del precioso entorno y recorridos que tenemos alrededor. Por lo tanto, durante este tiempo en el que debemos de permanecer en casa, prepararé varios contenidos como éste en el que subiré recorridos que tengo guardados para compartir con vosotros y vosotras, al igual que rutinas de ejercicios para hacer en casa, recetas de cocina saludables y fáciles de preparar y consejos interesantes de médicos especializados en montaña, etc, con el objetivo de amenizar el aislamiento. Para ello, os invito a seguirme en la página de Facebook (Mendialdiak Amaia) y el Instagram @mendialdiak.

Mendialdiak, Kurtzeberri

(CAS):

Arestian aipatutakori men eginez, bada, heldu diezaiogun ikuspegi magiko honen bideari, eta horretarako, Aretxabaleta (Gipuzkoa) herriko Mendiola auzora igoko gara. Autoan igo daiteke bertara, nahiz eta aparkatzeko toki askorik ez dagoen, badaude toki batzuk, eta ostera, herritik bertatik ere igo daiteke oinez. Bada aukera gehiago ere, besteak beste, Urkuluko urtegitik bertatik, askoz ere bertikalagoa dena, baina oraingo honetan, ohiko bidetik joko dugu. Bertara, Mendiolara, iristean, harri handi bat dagoen biribilgunera iritsiko hara, eta hain zuzen ere, bere eskumatara dagoen aurreneko bidea hartuko dugu gorantz egiteko bidean. Handik aurrera, galbiderik gabe egingo dugu aurrera asfaltozko pistatik, eta une batean, ezkerretara jo beharko dugu Kurutzeberri jartzen duen kartel bat dagoen tokitik. Behin azken zatira iristean, bidean beste gailurren bat egiteko aukera ere izango dugu, Kurutzeberrira iritsi aurretik edo ostean. Ondoren, Kurutzeberriko edo bertan esaten duten bezala, Kurtzeberriko gailurretik aurrera egingo dugu ikuspegi magikoari jarraipena eman eta Urkuluko laku ederraren panoramikarik onenaz gozatu ahal izateko.

(EUS):

Sigamos, por lo tanto, con el recorrido propuesto anteriormente, puesto que nos dirigiremos hacia el pueblo de Aretxabaleta (Gipuzkoa) para acceder desde allí al barrio de Mendiola en el que podremos aparcar el coche, eso sí, teniendo en cuenta que hay muy poco espacio. De todas maneras, no suele haber demasiados coches. Aunque hay varias rutas para acceder a Kurutzeberri, tales como una subida más vertical desde el mismo pantano de Urkulu, en este post ascenderemos por la habitual ruta. Para comenzar el recorrido nos adentraremos por el camino que está a la derecha de la gran piedra de la rotonda de Mendiola. A partir de allí, avanzaremos por un tramo de asfalto hasta una bifurcación situada a la izquierda con un cartel en el que pone Kurutzeberri y comienza una subida más vertical. Una vez llegamos a la parte final tendremos la opción de conocer las cimas que se encuentran alrededor; tanto antes de llegar a Kurutzeberri como después. Además, si avanzamos frente a la cumbre tendremos la oportunidad de disfrutar de la mejor vista del pantano de Urkulu.

Mendialdiak, Kurtzeberri 5

Ondo izan eta hobeto bizi!

¡Disfrutar de cada momento!

Mendialdiak, Kurtzeberri 2 (1)

Amaia

😉

Comments are closed.