Dimeko Sisetan Mendi Martxa 2013

Dimeko Sisetan

Goizeko 08:00ak dira, hotz jaikitzen da Dima. Hotzikara betean agurtzen gaituzte antolatzaileek. Prest gaude martxan abiatzeko, izan ere, berotan sartzea da gure desira. Geroago, 09:30etan hasiko ziren Sisetan BTT martxakoak, txirrindulariak, gurpil gainean.

2

Zinta ebakitzen dugu eta bagoaz abiadan, tipi-tapa. Oraindik belañoa dago eta tenperaturak baxuak dira baina goiza aurrera joan ahala, eguna altxatzen doa, egun benetan polita utziz. Freskotasun eta berotasun sentsazio horiek uztartzen direnekoa, alegia, udazken zaporea.

3

4

Aurrera egin genuen denok batera baina bidegurutze batean, ibilbideak banatu ziren eta gure artean agurtu genuen: Gero arte! Izan ere, 1. Anoa-postuan bilduko ginen denok berriz.

5

Geroago aldapa gogor batek espero gintuen, lokatzez betea. Aipatzekoa dugu, lokatza gurekin izan genuela ibilbidea guztian, aurreko egunen euriteek bertan utzi baitzuten arrastoa.  Laprastadak nabariak izan ziren eta golpe ederrak hartu genituen. Sekulako “txokolatada” genuela zioten askok, umorez.

10

Leunganera igo ginen eta bertatik, Arratiako bailararen inguruez gozatzeko aukera izan genuen.

11

12

14

2. anoa-postura heltzean, trikitixa entzuten zen urrutitik, Durengoko jaietara heldu bagina bezala. Baina martxan jarraitzen genuen eta han zeuden, Nahia eta Amaia, otorduari musika ematen. Askok aipatu zutenez, kriston bizitasuna ematen du horrelako harrera jasotzeak. Eskerrik asko, neskak!

17

18

Gorbeiaren begiradapean izan ginen goiz guztian. Natura zabalera heltzen ginen bakoitzean, eskumatara begitu eta han zegoen, guri begira. Beti bezain harro.

9

Bigarren mendia Eskua izan zen, oso bitxia zen arren, aldapa gogorra igon behar izan genuen hara igotzeko. Jaitsi eta gutxira, Saibi izan zen azken gailurra. Bertan, herriko gazteek trago bat ardo eskaintzen ibili ziren.

Martxak Dimeko sisetan izena duen arren, ez zegoen sisen arrastorik bai ordea, sasixena.

16

Hainbat paraje izugarri ikusi genituen, naturaz biziki gozatu genuen. Baina zerbait aipatu beharko banuke, horiek Baltzolako kobak izan ziren.

21

Haietara jaisteko bidea ez zen atsegina, laprast egiteko aukerak mordoa zirelako, hala ere, tokiak merezi zuen. Oso aberatsa da horrelako ibilbide batean, ekosistema desberdinak ezagutzea, alegia, toki oso bestelakoak.

22

Baltzolako kobetan jende asko zegoen eskalatzen eta gu bitartean, gure ibilbidean aurrera.

23

Gutxi falta zen helmugara iristeko, Baltzola auzotik Dimako herrira joatea besterik ez. Bertan itxaroten gintuzten antolatzaileek. Gure zenbakia apuntatu eta jada, prest geunden  ogitartekoak eta gazta jateko. Baita martxako kamiseta eskuratzeko ere.

24

Gainera, horrenbeste aldapa igo eta jaitsi ostean hankak pixka bat lasaitzeko asmoz, bertan zeuden Areatzako bainuetxeko masajistak.

25

Beraz, hau guztiagatik eta herrian zegoen giro alaiagatik, animatu zaitez Dimako inguruak hobeto ezagutzera, DIMEKO SISETAN mendi martxan.

HURRENGORA ARTE ARRATIA!

Hurrengora arte Arratia!

Amaia

🙂

No Comments Yet.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.