ASTEBURUKO AGENDA

Hemen gaude berriz ere, biharko hitzorduei ekiteko. Bihar ere, kirola egiteko aukerak ugariak dira. Paraje berriak ezagutzeko aukera ezinhobeak, alegia.

Astean zehar ditugun burukomin guztiak ordu batzuez albo batera uzteko unea.

Soilik, disfrutatu.

Horixe da egin beharko genukeena asteburuetan. Beraz, hemen eskaintzen dizkizuet hainbat proposamen:

URKIOLAKO MARATOI ERDIA

cartel-media-maraton-urkiola

Eguna: Urriaren 27a domeka/igandea

Tokia: Urkiola (Bizkaia)

Ordua: 10:00etan

Izena emateko epea: Hasierako ordua baino ordu t’erdi lehenago, irteera tokian

Kilometroak:

21km (luzea)

11km (laburra)

Prezioa: 

21km->15€

11km->12€

IZTURITZE RANDO 2013

IzturitzeRando2013-2

Eguna: Urriaren 27a domeka/igandea

Tokia: Izturitze (Iparralde)

Kilometroak:

13km

20km

Ordua:

20km->08:30etan

13km->09:00etan

Prezioa: 4€

MENDI IRTEERA KANPAZAR-INTXORTA-ELGETA

argazkia

Eguna: Urriaren 27a, domeka/igandea

Tokia:Kanpazar

Ordua: 8:30ean, Itzala taberna parean.

Ibilbidea:Kanpazar mendatetik abiatu (460 m.), Intxorta mendia igo (740 m.) eta Elgeta herrira iritsi (443 m.)

Prezioa: Autobusa 5€

Beste hauek ere, bihar dira. Aldiz, izena emateko epea itxita dago. Beraz, apuntatuta zaudetenok, disfrutatu!!

ARRATIA-OTXAINDIOKO XIV MENDIZALE EGUNA

KARTELA-AOU-2013

Eguna: Urriaren 27a, domeka/igandea

Tokia: Zeanuri (Bizkaia)

Ordua: 08:30etan

XXXVII. HELDUEN IBILALDI NEURTUA

kartela_mini2

Eguna:Urriaren 27a, domeka/igandea

Tokia: Txurruka plaza, Mutriku (Gipuzkoa)

Ordua: 08:00etan

Animatu zaitezte beraz,  izerdi patxetan bukatzeko eta datorren astea gogor eta osasuntsu hasteko. Alegia, Gernikeko azken asteleheneko azoka gogoekin hartzeko!!! 😉

DISFRUTAU TOPERA ASTEBURUA!

Amaia

🙂

No Comments Yet.

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.